IHESALDIAK NATURAN

 

Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia desprenden naturaleza por los cuatro costados, Monte Ulia, Jaizkibel, San Marcos y el Parque Natural de Aiako Harria con la Vía Verde de Arditurri. Todas ellas de fácil acceso y con rutas y excursiones aptas para los más avezados y expertos montañeros o los amantes de la naturaleza.

 

Iristeko oso errazak dira gune guzti hauek, eta maila guztietako mendizale eta naturaren maitaleentzat ibilbide eta txango ugari eskaintzen dituzte.

Jarraian ihesaldi bat egin eta naturan guztiz murgiltzeko 6 leku proposatzen dizkizugu:

 

ihesaldiak

 

  1. Aiako Harria Parke Naturala:

Oiartzungo eta Errenteriako goi lurrak hartzen ditu ia 7.000 hektareako eremu honek, eta milaka aukera eskaintzen ditu: ibilbide desberdinak egin, mendi tontor batera igo edo eta bertako baso marduletatik ibili. Azpimarragarriak dira Arditurriko Meategiak, Aiako Harrien magalean kokatuta, Parke Naturalaren sarreran, eta jendeak bisitatu ditzan irekiak.

  1. Arditurriko bide berdea:

Inguruko naturan eta historian murgiltzen gaituen ate paregabea da. Antzina Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzen zuen trenak egiten zuen ibilbidea da. Gaur egun oinezko zein bizikletentzako egokituta dago eta Aiako Harrien bihotzeraino garamatzan bidea da

  1. Ibilbide  megalitikoak:

Errenteria eta Oiartzunen artean dauden mendietan zehar aurkitzen den aberastasun megalitikoa paregabea da. Parke Naturalaren garrantzia beraz, ez da soilik fauna eta florara mugatzen, izan ere historiaurreko ondare etnografikoa ugaria da eremu honetan.

  1. Lau Haizeta Parkea eta San Marko:

San Marko Gotorlekua Lau Haizeta Parkearen bihotzean kokatzen da, eta bertako ikuspegia zoragarria da. Gotorlekuko Informazio Puntua goi denboraldian irekita dago, eta bisitariak gotorlekuko zein inguruko informazioa jaso dezake bertan. Gainera, denboraldi osoan zehar bisita gidatuak egin daitezke gotorlekuko museoan.

  1. Jaizkibel:

Talaia ibilbideak Jaizkibel mendia zeharkatzen du, itsas ertzetik doan etapa eder batean. Bertako paisaiaren aniztasuna oso aberatsa da, senadi, hondartza, amildegi handien artean . Ibilbidean zehar higadurak moldatutako hareharriak forma eta kolore ugari eskaintzen dizkigu. Zentzumenentzako opari ederra!

  1. Ulia:

Pasaia eta Donostia lotzen dituen 8km-ko ibilbide batek zeharkatzen du mendi hau. Pasaiako paisaian gailentzen diren amildegi ikusgarriak ikusi daitezke bertatik, Platako Itsasargitik, itsas gainean kokatutako eta zuhaitzez inguratutako begiratoki bukoliko bateraino.


Oarsoaldea