ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA

05/09/2017

Un año más se abre el plazo para apuntarse en el nuevo curso de Kuadrillategi. Una cuadrilla con idioma propio, una buena oportunidad para pasarlo bien y hacer nuevos amigos y amigas.

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek irailaren 22ra arte. Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta  DBH-2ko gazteek irailaren 29ra arte.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakari Jexux Leonetek adierazi duenez, Oiartzunen saioak irailaren 29an hasiko dira eta Lezon, Errenterian eta Pasaian, berriz, urriaren 6an.  

kuadrillategi-eskuorria 2017_pgina_1


Oarsoaldea