BITXIGINTZA TAILERRA TORREKUAN

06/10/2017

La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea, dentro del programa de actividades del proyecto Habian! Fabrika Kreaktiboa, ha organizado un taller de joyería el día 19 de octubre a las 19:00 en Torrekua, de la mano de Idoia Lizeaga Iturralde, donde las personas participantes tendrán la oportunidad de conocer el proceso productivo y llevarse a casa la joya que tienen la oportunidad de crear en el taller.  

Julen Mendoza Errenteriako alkatearen esanetan, urriaren 19an bitxigintza tailerra burutuko da Errenteriako Torrekua eraikinean 19:00etan hasita eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Tailerra, Idoia Lizeaga Iturralde artistak gidatuko du. Idoia, beste bost bitxigilerekin batera, Habian! Fabrika Kreaktiboa programaren bidez Torrekua eraikinean lanean ari da egun.

 

zure bitxia sortzeko tailerra

 

Idoia Lizeaga Iturraldek bitxigintzako goi mailako gradua egin du eta bere diseinu marka propioa sortu du merkatuan posizionatzeko. Bere produktuaren sendotze fasean, egoera berrira egokitzeko webgune baten sorkuntzan eta komertzializazio bide berriak irekitzeko lanean ari da. Gaur egun, bere kolekzioak salmenta puntu eta espazio desberdinetan aurki ditzakegu:  Istra Bitxi-dendan, Donostian; SA’D Galerian, Bilbon; Lalabeyou Galeria-tailerrean, Madrilen; Galeller Galerian, Sevillan; eta Cristobal Balenciaga Museoan, Getarian. Bere lana ikusgai dauka hemen: www.idoializeaga.com

Tailer praktiko bat izango da eta parte-hartzaileak portzelanazko eta latoizko zintzilikari bat egin ahal izango dute, Orígenes kolekzioko diseinuan oinarritua (http://www.idoializeaga.com/origenes-coleccion/). Portzelana zuriz eginiko edukiontzi bat burutuko da eta bertatik latoia moldatuz eginiko pieza aterako da.

Ekoizpen prozesuaren azalpena eta gero, parte-hartzaileak portzelana zuria moldatuz edukiontzia egingo du eta pieza, argizari gorria moldatuz. Ondoren, bitxia Idoia Lizeaga Iturraldek muntatuko du, gero laberatu, moldatu eta bukaera emateko (limatu eta uztaila soldatu). Parte-hartzailea 15 egunen buruan bueltatuko da bere bitxia jasotzera.

Tailerra bitxigintza tekniken ezaguerarik ez duten helduentzat zuzendua dago (edo 12 urtetik gorakoentzat) eta gehienez 12 parte-hartzaile izango dira. Kobratuko den prezioa 20 eurokoa izango da laguneko  (tailerra berez, 40 eurotan baloratua dago).

Alkatearen hitzetan “Habian! proiektuaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko”. Horretarako bi haztegi jarri dira martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer honen bidez, Torrekuan egiten denaren berri eman nahi da eta, era berean, artisautza jarduera pertsonengana gerturatu, beraien bitxi propioa egiteko aukera emanez.

Izen-ematea egiteko sakatu hemen

Izena emateko epea urriaren 18an bukatuko da edo tailerraren 12 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz. Zalantzarik izanez gero, 943 49 41 29 telefonora dei daiteke edo esusperregi@oarsoaldea.eus edo asalaberria@oarsoaldea.eus helbidera mezua bidali.

 


Oarsoaldea