KoopFabrikan, ekintzailetza sozial kooperatiboa sustatzeko programan, izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 17 arte

Este programa esta dirigido a personas, grupos o empresas interesadas en desarrollar algún proyecto de manera colaborativa y es una herramienta formativa y participativa en red

KoopFabrika, ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzeko programaren bigarren edizioa hasiko da urtarrilaren 17an, eta antolatzaileek izena emateko epea data hori arte luzatzea erabaki dute.

koopfabrikaona_oarsoaldea

 

KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da, 2017an Oarsoaldean lehen adiz eskainia. Eskualdean hainbat sektoretako hamahiru proiekturen sorreran eta kontsolidazioan bidelaguntza eskaini ondoren, 2018ko izen-ematea irekita dago urtarrilaren 17 arte. Gipuzkoa osoko proiektuek dute izena emateko aukera eta 2018an lau eskualdetan eskainiko dituzte lan espazioak: Debagoienan, Beterri-Buruntzan, Oarsoaldean eta lehen aldiz Bidasoa-Txingudin.

 

Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta. Horretarako hiru profiletako jendeari zuzentzen zaio programa:

  • Proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jarri nahian direnak.
  • Orain arte elkarte forman jardunean aritu arren, profesionalizatu edo beste era batera antolatu nahi duten taldeak.
  • Enpresen baitako barne-ekintzailetza proiektuei dimentsio sozialetik ekiteko asmoa dutenak.

Formakuntzan arlo teoriko komuna lantzeaz gain, ekintzailetza sozialerako tresnen erabileran trebatu, eta KoopFabrikatik irtendako proiektuei tutoretza eskainiko diete garapen eta saretzerako.

Programan parte hartzea doakoa da baina plaza mugatuak daude.

 

Proiektua LANKI Ikertegia eta Olatukoop Interkooperazioa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sarearen elkarlanetik sortu da. Oarsoaldean, Olatukoop sareko kooperatibek dinamizatuk dute lurralde nodoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako egitasmoak Oarsoaldea Garapen Agentziaren babesa izango du, besteak beste

 

Azalpen gehiagorako ikusi ondorengo bideoa:

 

 

komunikazioa@koopfabrika.eus

oarsoaldea@koopfabrika.eus

Izen-ematea hemen: koopfabrika.eus


Oarsoaldea