Bideo-jokoa eta zinemarako animazioa, JON GAMA sortzailearen bi grinak

Os presentamos a Jon Gama, animador 3D y nuevo miembro en Torrekua de Errenteria, dentro de la incubadora colaborativa HABIAN! Fabrika Kreaktiboa. Realiza animación para videojuego y cine y su último trabajo ha sido la animación de protagonistas como Cleo y Cuquin (La familia Telerín) en Clan, que todos los padres y las madres tanto conocemos. Después de hablar un buen rato con Jon, hemos llegado a la conclusión de que, en el mundo de la animación, tienes que ser un poco loco, bastante paciente y sentir muchísima pasión por tu trabajo. Mira lo que nos ha contado:

 

jon gama 2

 

 

1.- Zein da zure enpresaren jarduera?

Egun zinema eta bideo-jokoetarako animazioan nabil, hau da, pelikula, serie, bideo-joko, publizitate, eta abarren pertsonaien mugimendua sortzen dut.

2.- Nola sortu zen ideia?

Txikitatik marrazki bizidunen gaia gustukoa izan dut eta aldaketa natural bat izan da. Oso txikitatik marrazten hasi nintzen, gero lanean diseinatzaile grafiko eta web diseinatzaile bezala eta azkenik 3Dko master bat egin nuen. Gainontzekoa erraz etorri zen.

3.- Zer da zurea bezalako enpresengandik desberdintzen zaituena?


Nire lanaren kalitatea, pentsatzen dut. Azken finean, ikus-entzunezko produkzio-kateko zati bat naiz eta ez daukat beste sektoreetakoek duten bezainbeste  sormen askatasuna nire lan berdina egiten duten besteengandik bereizteko.

4.- Zure ustez zure enpresak zer eskaintzen dio gizarteari?

Entretenimendua. Beti egin nahi izan dudan ekarpena da, ikusleei mota askotako sentimenduak transmititu, eta pantailan ikusten duten pertsonaietako batekin identifikatuta sentitzea lortu.

 

teresaytim

 

 

teresaytim-1

5.- Non eta nola ikusten duzu zure burua hemendik 5 urtera?

Zaila da. Animazio mundua ez da sektore egonkorra. Enpresak film luze bat edo bi egiteko sortzen dira eta gero ixten dira, proiektu berriak eduki arte. Enpresen artean mugitzen jakin behar da eta horrek etengabe hiriaz edo herrialdez aldatzea suposatzen du. Egun, Interneti esker, enpresa batzuentzat etxetik lan egin dezakegu eta zorte apur batekin horrek egonkortasun moduko bat  ematen digu zure bikotearekin, familiarekin edo lagunekin egoteko. Baina proiektu berriak bilatzen badituzu beti mugitu beharko zara.

Adibidez, 2017an Gran Canarian lan egiten egon nintzen produkzio oso ezagunarekin, La Familia Telerín.

 

 

 

cleocuquin-3

cleocuquin-2

6.- Zer nolako laguntzak jaso dituzue?

Interneti esker eta animazio sektorea oso txikia dela kontutan hartuta, animatzaile gehienok ezagutzen dugu elkar eta harremana dugu. Eta Facebook edo bestelako taldeen bitartez, garatzen laguntzen gara elkarri, bai gure lanean bai lan eskaintzak elkarbanatuaz.

Gainera, Habian! Fabrika Kreaktiboa hazitegi kolaboratiboan lagundu didate laguntza teknikoa eta Torrekuan hasierarako toki bat eskainiaz.

7.- Non aurkitu zaitzakegu?

Laster zinematan eta herrialde askotan. Baina ezin baduzue itxaron Clanen ikus dezakue Cleo y Cuquin (La familia Telerín).

Nire lanpostu nagusia Errenteriako Torrekuan dago Habian! Fabrika Kreaktiboa hazitegian. Edozein momentutan prest nago galderak erantzuteko edo nire lanak erakusteko. Nirekin harremanetan jartzeko mezu elektroniko bat idatzi diezadakezue jon@jongama.com edo nire Linkedineko profila, nire portfolioa orain prozesuan baitago.

 

 

snowqueen-1

 

 

snowqueen-2

snow-queen-3

 


Oarsoaldea