OARSOALDEAREN EKIMENAK KORONABIRUSARI AURRE EGITEKO

La agencia de desarrollo comarcal Oarsoaldea, formada por los municipios de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia, es el instrumento de los cuatro ayuntamientos para la puesta en marcha de iniciativas de promoción económica y de empleo de forma conjunta. Entre otras acciones, hasta el momento hemos recibido 923 consultas en nuestro servicio de ayuda COVID19.

 

 

Zehazki, langabezian daudenei (batez ere baztertze arriskuan daudenei) beren enplegagarritasuna hobetu eta lan bat bilatzen laguntzea, enpresei (bereziki txikiei) laguntzea, enpresa berri bat sortu nahi duten ekintzaileei laguntzea eta turismoa sustatzea. Horrez gain, udalentzat interesgarriak diren zerbitzuak ere elkarren artean kudeatzen ditugu; euskararen erabilera sustatzea, kontsumitzaileen eskubideak defendatzea, edo udal batentzako zerbitzu zehatzak.

 

 

Horiek horrela, koronabirusak sortu duen testuinguru honetan agentzia bidelagun izan da eta izango da. Batez ere, egoerak gehien eragiten dien kolektiboen kasuan. Langabeak edo enplegu-erregulazioek eragindakoak, autonomoak eta ETEak. Agentzia bera jarri dute lehenengo lerroan, covid 19aren eraginei aurre egiteko aholkularitza zerbitzua, laguntzen inguruko informazioa eta tramitazioan laguntza emateko plataforma martxan jarri dugun  heinean.

 

COVID19 laguntza zerbitzua

 

Koronabirusak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko helburuz, beharrak dituzten langabeei, autonomoei eta enpresei arreta emateko zerbitzua ere martxan daukagu. Bertan denera 923 kontsulta jaso ditugu maiatzaren 17 arte:

 

Pertsonak 303 kontsulta (%32,83)

Enpresak 260 kontsulta (%28,17)

 Autonomoak 351 kontsulta (%38,02)

Bestelakoak: 9 kontsulta (%0,98)

 

Bertan adierazi dizkiguten kezka nagusiak, egoerari aurre egiteko enpresentzat diru-laguntzak eta prestazioak kobratzeko eskubideen ingurukoak eta epeak izan dira, besteak beste.

Oraindik herritar guztiek kontsulta ditzakete zalantzak covid19oarsoaldea.com web gunearen bidez , eta gailu elektronikorik ez badute, 943 494 129 zenbakira dei dezakete.

 

kultura-covid19-laguntzak

 

 

 

Talaia Oarsoaldea

Covid19ak gogor kolpatu du gure eskualdea eta garapen agentziak gertuko jarraipena egin du, eskualdeko argazki orokorra edo errealitatea ezagutu eta eskumena duten erakundeei beharrak jakinarazteko.

Horretarako, eskualdeko merkatari, ostalari, zerbitzu, artea eta sormen arloko eragile, enpresa, ekintzaile, turismo arloko eragile, eraikuntza arlokoak eta enplegu arloko eragile nahiz langabetuekin hitz egin du beraien egoera ezagutzeko.

Maiatzaren 15a arte denera elkarrizketatu diren pertsona kopurua 764 izan dira. %55 enpresak eta %45 pertsonak (langabetuak edo erten daudenak). COVID19k gehien kolpatu dituenak merkataritza eta ostalaritzan lan egiten dutenak, aldi baterako kontratuak dituztenak eta ekonomia murgilduan lan egiten dutenak izan dira. Diagnostikoen laburpenak eskuragarri daude gure web gunean: https://www.covid19oarsoaldea.com/hasiera/talaia-oarsoaldea/

 

 

 

talaia oarsoaldea. behatoki berria 2

 

Langabeziaren jarraipena

Langabeziari dagokionez, otsailetik apirilera %9,69tik %11,86ra pasatu da, hau da, 2,17 puntu igo da; igoera hau udalerrika aztertzen badugu Errenteria eta Pasaia golpatuenak izan direla ikus daiteke, bi hauetan 2,3 puntu igo baita. Lezon aldiz 2,1 puntu igo da eta Oiartzunen 1,4 puntu. Kontuan hartu behar da datu hauetan ERTEak ez daudela islatuak. Sektoreei dagokienez, nekazaritza kenduta (hemen ez da igoerarik izan), langabeziaren igoera nahiko orekatua izan da; izan ere, Industrian %23,75a igo da, Eraikuntzan %24,07 eta Zerbitzuetan %24,75.

 

Bestalde, ERTE egoeran dauden pertsonak eskualdean, 5.330 pertsona dira denera. Dena den, datu horiek interpretatzeko orduan kontuan izan behar da haietako asko ez direla eskualdean bizi. ERTE egoeran dauden enpresetako langile kopuruak bakarrik kontuan hartuta, egoera honakoa izango litzateke: Lezon: ERTE egoeran dauden langileak %82,93 da. (horietatik %80,52 gizonezkoak eta %19,47 emakumezkoak); Oiartzun: ERTE egoeran dauden langileak %80,65 dira (horietatik %67,98 gizonezkoak eta %32,01 emakumezkoak); Pasaia: ERTE egoeran dauden langileak %86,43 dira (horietatik %52,90 gizonezkoak eta %47,10 emakumezkoak). Errenteria: ERTE egoeran dauden langileak %77,75 dira (horietatik %45,52 gizonezkoak eta %54,47 emakumezkoak).

Sektoreei erreparatuz aldiz, sektorerik kolpatuena zerbitzuen sektorea izan da eta langile kopuruak honakoak:  

1.sektorean: ERTE ezarri duten enpresetako langileak kontuan hartuta,  ERTE egoeran dauden langileak  %88,89 dira (horietatik %37,50 gizonezkoak eta %62,50 emakumezkoak).

2.sektorean: ERTE egoeran dauden langileak %82,60 dira (horietatik %79,14 gizonezkoak eta %20,85 emakumezkoak).

3.sektorean: ERTE egoeran dauden langileak  %80,53 dira (horietatik %58,21 gizonezkoak eta %41,78 emakumezkoak).

 

 

6 webgune egin dira gehien kaltetutako establezimenduei laguntzeko eta tokiko kontsumoa sustatzeko, eta 507 izen-emate erregistratu dira.

 

 

6 webinar antolatu ditugu eskualdeko kontsumoa sustatzeko #NikOarsoaldean kanpainaren barruan, Itturri, Errenkoalde eta Laurak batekin elkarlanean (eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteekin). Helburua, itxita egon arren aktibatua mantentzea eta itzulerako prestatzen laguntzea izan da, lagunduta sentiaraztea, beren arazo eta zailtasunak besteekin partekatzea. Bataz besteko gutxi gorabeherako parte-hartze indizea % 76koa izan da (izen-ematetik saioan sartu direnak).

Saio hauen balorazioa positiboa da, asebetetze, interes eta gomendio mailak % 86 eta %90 inguruan egon baitira bataz beste. Orokorrean parte-hartzaileek asko eskertu dituzte saio hauek, konfinamendu garaian beren negozio ereduari buruz hausnartzen edo buruan zituzten zalantzak argitzen lagundu baitiete.

 

 

 

webinarrakweb

 

Momentuz, etenaldi bat egingo dugu, pixkanaka establezimenduen irekiera hurbiltzen joan den heinean, ikusi dugu sektore hauek burua prozesu horretan zutela eta horregatik, printzipioz, horrelako saioak antolatzeari dagokionean geldialdi bat egitea erabaki dugu.

Azkenik, aipatu inork webinar hauetan parte-hartzeko arazorik izan badu edo ez bazaio informaziorik iritsi, Covid19-arekin loturiko gaiei buruzko informazioa eskaintzeko eta kontsultak jasotzeko sortu dugun www.covid19oarsoaldea.com webguneko “Webinarrak” atalean, sei online topaketa hauek ikusgai dituela.

 

Denon artean lortuko dugu

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek ez dute inor atzean utzi nahi, beraz, oso garrantzitsua da Oarsoaldearekin harremanetan jartzea bakoitzaren egoera ezagutzeko, bakoitzaren errealitatea erakunde arduradun eta eskudunengana hurbiltzeko.

Oarsoaldea Garapen Agentziak hurrengo hilabeteei begira bi erronka nagusi ditu; enpresen bidelagunak izatea biziberritze edo erreaktibazio fasean, egoera berriari egokitzen laguntza eskainiz, batez ere txikiak eta autonomoak. Langabezian geratuko direnei lan aukera berrietara egokitzen laguntzea, eta aukera horiek helaraztea.  

Krisialdi honek gogor jo badigu ere, hemendik aurrera aterako gara denon artean, krisialdia aukera bihurtuz, etorkizunari begira gizarte hobeagoa eta integratzaileagoa lortzeko.

 


Oarsoaldea