ETXEBIZITZA BULEGOA OARSOALDEAN

ETXEBIZITZARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA, ZUGANDIK GERTU.

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, eskaintzen duten zerbitzu ibiltaria da. Etxebizitzaren arloko informazioa, orientazioa eta izapideetarako laguntza modu gertuko, argi eta pertsonalizatuan eskaintzea du helburu.

NORI ZUZENDUA

Etxejabeak

Alokairuarekin, salmentarekin, araudiarekin edo programekin lotutako informazioa.

Maizterrak

Alokairuari, kontratuei, eskubideei, betebeharrei eta laguntzei buruzko orientazioa.

Etxebizitza bila dabiltzanak

Etxebizitza publikoa, Etxebide eta alokairu-programak.

Etxebizitzaren inguruko laguntza behar duen edozein herritar

Informazioa, orientazioa edo izapideak bideratzeko laguntza.

Arreta pertsonalizatua

Bulegoko profesionalek pertsona bakoitzaren egoera eta beharrak aztertuko dituzte, eskura ditzakeen laguntzen berri emango diote eta egin beharreko izapideetan orientatuko dute. Beharrezkoa izanez gero, dagokion administrazio, erakunde edo zerbitzura bideratuko dute.

ZERTAN LAGUN DIEZAZUKE?

Acompañamiento

Etxebizitza bilatzea

Etxebide, babes publikoko etxebizitzak, udal-etxebizitza tasatuak eta alokairu publikoari buruzko informazioa eta orientazioa.

inclusivo

Alokairua eta etxejabeak

Alokairu publiko eta pribatua, etxebizitza hutsak alokairu-merkatura bideratzeko aukerak, Bizigune eta ASAP programak, eta alokairuarekin lotutako informazioa.

Experiencia

Laguntzak eta programak

Gaztelagun, Emantzipa eta etxebizitzarekin lotutako bestelako dirulaguntza eta programen inguruko informazioa.

inclusivo

Izapideak eta araudia

Etxebizitzarekin lotutako izapideak eta kudeaketak ulertzen eta bideratzen laguntzea, baita erabilera turistikoko etxebizitzen araudiari buruzko informazioa eskaintzea ere.

Zergatik fidatu Oarsoaldeaz?

Desarrollo

Neutrala eta publikoa

Zure egoera hobetzeko lan egiten dugu.

Experiencia

30 urtetik gorako esperientzia

Hiru hamarkada baino gehiagoz pertsonei lagunduz.

Acompañamiento

Etengabeko jarraipen teknikoa

Ez zaitugu bakarrik utziko, etengabeko laguntza eskaintzen dizugu.

inclusivo

Lehiakortasun inklusiboa eta iraunkorra

Egungo erronkekin eta ikuspegi jasangarriarekin lerrokatua.

Zerbitzu ibiltaria zugandik gertu

Informa zaitez jakiteko zertan lagun zaitzakeen.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Arreta-guneak eta egunak hauek izango dira:


•    Errenteria: astelehena eta asteazkena | Madalen Kalea 3
•    Lezo: osteguna | Lezoko udala, Gurutze Santuaren Plaza 1
•    Oiartzun: asteartea | Doneztebe Plaza 1
•    Pasaia: ostirala | Euskadi Etorbidea, merkatuko eraikina 

* Hitzordua hartu behar da aldez aurretik. Hitzordua eskatzeko arreta-ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da astelehenetik ostiralera.