Lankidetzazko berrikuntzarako bidean

Oportunidades para la innovación colaborativa en el contexto Covid para las empresas del sector agroalimentario.

 

 

Aurrekaririk gabeko egoera bizi dugu eta aldaketa eta ziurgabetasunez betetako testuinguru batera eraman gaitu. Egoera horrek astindu gaitu eta azkar erreakzionatzera eta aukera berriak aztertzera behartzen gaitu. Erronkak, aukera moduan begiratzeko unea da.

 

 

Orain, inoiz baino gehiago, ausartak eta eraginkorrak izan behar dugu. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak sustatutako eta finantzatutako berrikuntza-proiektu batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

AZTIrekin batera egingo den egitasmo honek, hilabete bateko iraupena izango du, eta, epe horretan, Gure Marketeko enpresentzat egungo testuinguruan sortzen diren aukerak hautematetik berrasmatzeko eta garaiz jarduteko behar den ekintza-planera igaroko gara. Garaiz gaudelako berrikuntzarako bidean jartzeko.

GURE MARKET egitasmoari buruz gehiago jakin eta berrikuntza-aukerak identifikatzeko lagungarria izango den ezagutza partekatzeko, Webinar batera gonbidatzen zaitugu datorren urriaren 8an, osteguna, 10:00etatik 11:00etara. Izena eman.

 

urri-8-eusk

Eskertuko genizueke lau galdera hauek betetzea, saio honetan landuko diren edukiak zure errealitatera ahalik eta hoberen egokitzeko eta adostutako helburu argi batekin ibilbideari hasiera emateko.

 

Atariko galdetegi laburra hemen bete


1. Zein izan da COVID-19ren berehalako eragina zure enpresan?
2. Berehalako zer neurri ezarri dituzu (salmenta-bide berriak irekitzea, tokiko hornitzaile berriak)?
3. Zein dira zure enpresaren lehentasunak epe laburrean? (Prozesuetan efizientziak sortzea eta kostuak aurreztea, hornidura-katea hobetzea, produktu berriak, kontsumitzaile-azterketak...)
4. Zein dira zure enpresak zituen berrikuntza-ardatz nagusiak eta zertan aldatu dira?

 

Jarriko gara martxan?

 

Hilabete batean zehar eskainiko diren beste saioak:

 

market-urriak-8-eskema-eusk


 


Oarsoaldea