Doako Lanbide Heziketako ikastaro berria: fabrikazio mekanikoko Lan Osagarriak

La formación, con certificado de profesionalidad de nivel 1, está dirigida a personas desempleadas

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak Lanbide Heziketako ikastaro berri bat jarri du abian, enpleguari eta langabeen lanbide-kualifikazioa hobetzeari zuzenduta
 

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak % 100 finantzatutako ikastaro honen helburua gaitasun eta kualifikazio profesionalak eskuratzea eta hobetzea da.


Aizpea Otaegi Oarsoaldea garapen agentziako presidenteak adierazi duenez, ekintzak amaitzean parte-hartzaileek profesionaltasun Ziurtagiri bat lortuko dute, lanpostu horretan gaitasun profesionala dutela egiaztatzeko.


Ikastaroa irailetik urrira bitartean hasiko da, eta parte hartu nahi duten guztiek Oarsoaldeko Enplegu Sailaren bulegoetara jo dezakete (Olibet 6, behea, Errenteria) edo 943.510.200 telefonora deitu, informazio gehiago jasotzeko.

Info +  eta izen-emateak:

https://labur.eus/C7j8q

 

fabrikaxio mekanikako lan osagarriak2


Oarsoaldea