Marinel eguna Pasaian: entzun itsasoaren deia

¿Qué pensarías si tuvieses la oportunidad navegar a bordo de un barco pesquero y pudieses conocer el modo de vida y las artes de pesca de nuestros arrantzales?

marineleguna

Hona hemen Pasaiako Badian Itsas Gela elkartearen eskutik bizi dezakezun marinel egun ahaztezina. Itsas usadioa eta ondarea bisitarien artean zabaltzea ez ezik, esperientzia hau lehenengo pertsonan eta benetako arrantzaleek bezala bizi ahal izatea da berriki kaleratu den jarduera honen xedea. Eusko Jaurlaritzak hautatutako TOP Esperientzietariko bat da eta bertan, Kantauri itsasoaren uretan nabigatu, arrantzaleen kondairak entzun eta Pasaiako portuaren bazter guztiak; kale harriztatuak, lonja, kofradiak, kaiak, arraun elkarteak, ontziola eta itsasargiak ezagutu ahal izango dituzu.

Esperientzia honi esker familiako kide guztiek disfrutatu ahal izango duzue, gauza berriak ikasiz. Horretarako, bi bisita mota ezberdin izango dituzue aukeran.

1. aukera: Pasaiako arrantzaleen artean egun bat igaro ezazu

Horretarako, ibilalditxo bat egingo dugu arrantza-portuan zehar eta arrantzale batek gidaturik; arrain merkatua, Mater ontzi-museoa, Ondartxo itsas kulturaren zentroa eta arraunketa elkarteko instalazioak bisitatuko ditugularik. Badiara bistak dituen jatetxe batean bazkaldu eta, Donibanen bisita gidatu bat egingo dugu. Ondoren barku txiki batean badiako ur lasaietan ibilalditxo bat egingo dugu, itsaslabarren bista preziatua izango dugularik. Amaitzeko, Pasai San Pedron lehorreratuko gara eta bertako hirigune historikoa bisitatu ondoren amaituko dugu eguna.

2. aukera: Mater ontzian itsasoratu eta benetako marinel sentituko zara

Benetako arrantzontzi batean esperientzia luzeko arrantzale batek gure ontzietan erabiltzen diren arrantza teknika iraunkorren berri emango digu. Gainera, kirol arrantza praktikatzeko aukera ere izan dezakezu. Portura bueltan, bazkari berezia arrain-ontziaren gainaldean eta Pasaiako badiaren irudia begi-bistan duzula. Amaitzeko, bisita gidatu bat proposatzen dizugu Pasaiako hirigune historikoan zehar.

Esperientzia honetaz urte osoan gozatu ahal izango duzu baina, bereziki, udaberrian eta udan. Gainera, jarduera hauek irekiak dira eta edozein beharretara egokituz pertsonalizatu daitezke. Informazio gehiago lortu nahi baduzu:

Oarsoaldea Eskualdearen Turismo Bulegoa:

Aialde, 2 - 20180 Oiartzun - Tel. 943 494 521 - turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea