HAURREKIN EGITEKO PLANAK OARSOALDEA ESKUALDEAN

La Comarca de Oarsoaldeaposee un especial aroma marino e impresionantes espacios naturales donde poder llevar a cabo diferentes actividades dirigidas a los miembros más pequeños de la casa.

 

Eguna hasteko Tren Berdea har dezakegu, horrela Oiartzungo hirigune historikoan dagoen Doneztebe plazatik abiatu eta Arditurriko bidegorrian zehar ibiliko gara, eta bidean gure museoetako bat bisitatzeko aukera ere izango dugu: Soinuenean – Herri Musikaren txokoan, edo Luberrin – Ikasgune geologikoan, Arditurriko Meatze Gunera iritsi aurretik.

Soinuenea museoan bai txikienek eta baita helduek ere Euskal Herriko kulturaz eta musika herrikoiaz gozatzeko aukera bikaina dugu, bertako eta beste kontinenteetako 400 instrumentu baino gehiago ikusteko, entzuteko dantzatzeko edota baita jotzeko ere.

Luberri museoaren bisita aukeratzen badugu berriz, Oarsoaldea eskualdeko harri, mineral eta fosil desberdinei begiratuz ulertuko dugu gaur egun inguruan ditugun mendiak itsas sakonetik irteteko egon ziren lurrazal mugimenduak nola gertatu ziren. Txikienek ere esperientzia polit hau bizi dezakete laborategian tailerrak eta esperimentuak eginez.

               montaje-rente

Tren Berdea hartuko dugu berriz ibilaldiko azken geldialdira iristeko: Arditurriko Meazuloak. Bertako interpretazio zentroa, Arditurriko Parketxea bisitatu eta Erromatar garaitik 80. hamarkadara arte ustiatuak izan diren meazuloetan murgilduko gara.

Oarsoaldean ezkutatzen diren txokoen bila jarraitu nahi izan ezkero, San Marko gotorlekura igotzea proposatzen dizugu azkenik, Errenteriako udalerrian kokaturik. Hemen, guztiok gozatuko dugu naturaz gotorleku barruan zein kanpoan, eta artilleria erreplikei esker bertako azpiegitura militarra ikusi ahal izango dugu. Bisita gidatuak egiteko aukera dago helduentzat eta jolasen bidezko bisitak txikienentzat.

Tren berdean ibiltzeko zein museotara bisita gidatu hauek egin ahal izateko beharrezkoa da Oarsoaldeako Eskualdeko Turismo Bulegoan aurretik erreserbatzea. Bertan prezio eta ordutegiei buruzko informazioa ere eskainiko zaizue gainera, eta baita gure haurrekin egin ahal izateko beste hainbat plan.


Oarsoaldea