Oarsoaldea eskualdeko etxebizitzen energia-egoera ikertzeko bisitak antolatu dira

La Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea S.A., sociedad pública formada por los Ayuntamientos de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia, elaboró en 2015 el diagnóstico energético de la comarca y posteriormente diseñó el Plan de Energía de Oarsoaldea, gracias a la colaboración de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Aipatzekoa da planaren indarraldia 5 urtekoa dela (2015-2020) eta lehentasunezkoak diren Energia-planeko zenbait helburu nahiz ekintza aurten burutuko direla.

2016. urtean garatzen ari den ekintzetako bat eskualdeko etxebizitzen energia alorreko karakterizazio-lana egin eta ondorengo hobekuntzen jarduketa-planaren prestaketan datza. Ekintza honen helburua etxebizitzetan energia-eraginkortasuna hobetzea da.

 

banner-energia-bixita tekeusk

 

Horretarako, Oarsoaldea B.A.k kontratatutako Izadi 21 enpresak udalerri bakoitzeko auzo eta eremu bereizgarrienen aukeraketa bat egin du eta bizitoki ezberdinen azterketa eta datuen bilketa-lana gauzatzen ari da, ahalik eta emaitza homogeneo eta ordezkagarriena lortu ahal izateko. Aipatutako azterketatik abiatuz, eraginkortasun energetikoaren irizpideak aintzat hartzen dituen eraikuntzen zaharberritzea hobetzera zuzendutako jarduerak jasoko dituen programa diseinatuko da.

Aipatutako auzo eta eremu bereizgarrienen aukeraketa egiteko etxebizitzetako energia-kontsumo eta eraginkortasunean eragina duten aldagai batzuk erabili dira. Aldagai horien artean etxebizitzen eraikitze-urtea eta ezaugarri sozioekonomikoak aztertu dira, besteak beste. Hori dela eta, hautatutako etxebizitzak 1.980 urtea baino lehen eraikitakoak dira, hauetan aurki daitezkeen itxituretako ezaugarri termikoengatik.

 

Energia ikuskaritzetan parte hartzeko aukera zabalik

Herritarren etxebizitzetara egingo diren ikuskaritzen berri emateko, eskualdeko hainbat bizitokitara informazio-gutunak bidali dira. Ondorengo urrats gisa, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakari eta Oiartzungo alkate den Jexux Leonetek informatu duenez, Oarsoaldea B.A.k kontratatutako Izadi 21 enpresa aldez aurretik aukeratutako etxebizitzetara telefono bidezko harremana egiten ari da. Modu honetan, etxekoak jakinaren gainean jarri eta bisiten egutegia osatuko da.

Oarsoaldean bizi diren herritarrek proiektu honen garapenean parte hartu nahi badute (jabegokoa edo alokairukoa izanda), Izadi 21 enpresarekin kontaktuan jar daitezke 943 492 215 telefono zenbakira deituaz. Aipatu enpresako langile teknikariak interesatuekin hitz egingo luke, euren etxebizitza energia-azterketa egiteko baldintzak betetzen dituen ikusi eta bisita egiteko hitzordua finkatzeko. Bisita doakoa da eta teknikariak Oarsoaldea B.A.k izenpetutako paperezko egiaztapena eramango du aztertuko den etxebizitzara.

 


Oarsoaldea