Berrabiatu - Negozio eskualdaketa

Zer da Berrabiatu?

Berrabiatu Oarsoaldeko enpresen jarraipena errazteko eta hauen lehiakortasuna hobetzeko programa da, eskualdeko ekonomiaren indarberritzearen gako gisa.

Bi hartzaileri dago zuzenduta:

  • Bere negozioa eskualdatzeko interesa duen jabeari.
  • Negozio baten erreleboa hartzeko interesa duen erabiltzaileari ala bere negozioa handitu nahi duen enpresari.

Programa honen bidez era pertsonalizatuan, doan eta isilpean eskainiko dizugu laguntza.

Iragarkiak

Erreleboa bilatzen ari diren eskualdeko negozioak aurkezten dizkizugu:

ARTE GRAFIKOETAKO ENPRESA

Arte Grafikoetako enpresa inbertitzaile, merkatu berri eta produktu bila. Makina-parke handia eta bezero-zorroa ditu. Oso finkatuta nazio mailan.

HOSTOAK - Kopistegia eta paper-denda

Errenteriako erdigunean dagoen 160 m2-ko kopistegia eta paper-denda. Ia 40 urteko esperientzia duen negozioari erreleboa bilatzen ari gatzaizkio.

AIAKO KAFETEGIA

Kafetegia Arraguan (Oiartzun), kokapen bikainarekin eta bi terrazarekin. Lokal intsonorizatua.

ERREKALDE HOTELA

Lezon kokatutako, Frantzia eta Donostiaren arteko erdibidean, XVIII. mendeko zeharo erreformatutako harrizko eraikina duen xarma handiko hotela.

Ez utzi pertsianak jaisten, saia gaitezen gure kaleak bizirik mantentzen!