Behatokia Oarsoaldea
Oarsoaldea Behatokia
Oarsoaldearen lan merkatua ezagutu

LANGABEZIA-DATUEK BEHERANZKO JOERA MANTENTZEN DUTE ESKUALDEAN
Eskualdeko langabezia-tasa 2023ko ekainaren bukaeran %8,67koa da, inertzia positiboarekin jarraituz.
Oarsoaldea eskualdeko langabezia datuei dagokienez, 2022 urteko ekainetik 2023ko ekainera, 0,71 puntuko jaitsiera izan dugu (2022ko ekainean langabezia-tasa %9,38koa zen eta 2023ko ekainean %8,67koa). Horregatik, urtebeteko marjinarekin alderatuta, langabeziak behera egin duela esan genezake.
Langabezia-tasak erregistro hobeetan jarraitzen du, koronabirusaren pandemia garaiarekin alderatuta (% 12,12 2020ko ekainean). Era berean, Oarsoaldeko 2023ko ekaineko datu hauek EAE eta Espainia mailakoak baino hobeak dira (%9,90eko tasa eta %12,60koa hurrenez hurren), eta zertxobait okerragoak Gipuzkoako lurralde historikoarekin alderatuta (% 7,90ko tasa).
Oarsoaldea osatzen duten udalerriei dagokienez, 2023ko ekainean Lezok % 7,50ko langabezia-tasa izan zuen; Oiartzunek % 6,10koa, Pasaiak %9koa eta Errenteriak %9,40koa. Urtarriletik hona, Lezon eta Oiartzunen jaitsiera bera izan dute (0,40) eta Pasaian eta Errenterian puntu bateko jaitsiera (1,1eko jaitsiera Pasaian eta 0,9koa Errenterian).
Kasu guztietan, datu horiek EAEko eta Espainia mailako batez bestekoak baino hobeak dira (%9,90eko tasa, %12,60%koa hurrenez hurren). Gipuzkoako tasari erreparatuz (7,90%koa), Pasaia eta Errenteriako udalerriak daude horren gainetik.
Ikuspegi zabalari begira, lan-merkatuak joera baikorra du
Honenbestez, epe luzeko tartearekin aztertuta, Oarsoaldean langabetuen kopuruak behera egin du azken urtean; izan ere, 2023ko ekainean 3.156 pertsona zeuden lanik gabe, 2022ko ekainean baino 289 gutxiago (3.445 pertsona).
Laburbilduz, urte osoko ikuspegiari helduta, gure eskualdean lan-merkatuak joera positiboa izan duela ondoriozta dezakegu. 2023ko lehenengo hilabetean langabetu gehiago zenbatu baziren ere, bilakaerak erakutsi du joera baikorra duela Oarsoaldeako herritarren enplegagarritasunak.
Hala ere, inplikatutako eragile guztiek ahalegin handia egiten jarraitzen dute eskualdeko herritarren enplegagarritasuna mantendu eta hobetzen jarraitu dezan.