Etxebizitza birgaitzeko zerbitzua
Etxebizitzak birgaitzeko zerbitzua
Oarsoaldea Garapen Agentziak, Oarsoaldeko Birgaitzeko Hirigintza Elkarte gisa (SUR) hiria birgaitzeko zerbitzu integrala eskaintzen dugu, herritarrak eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeak dakartzan abantailez kontzientziatu eta eraikinak eta etxebizitzak birgaituko dituzten auzo-erkidegoei edo jabeei edo maizterrei laguntzeko. Birgaitze-obra baten prozesu osoan eta fase guztietan laguntzen dizugu (fatxada, teilatua, igogailua, irisgarritasuna hobetzea,…), nahiz izaera pribatukoa edo bizilagunen komunitatekoa izan.
DOAKO INFORMAZIOA ESKAINTZEN DIZUGU:
DOAKO INFORMAZIOA ESKAINTZEN DIZUGU:
Zure eraikina ARI edo ARD zonaldeetan dago?
Jakin ezazu zure eraikina ARI edo ARD izendapena duen zonalde batean dagoen. Kasu horretan, eraikina birgaitzeko dirulaguntzak handiagoak izan daitezke. Dirulaguntzen eskaera lanak hasi aurretik egitea ezinbestekoa da.
BIRGAITZE ZERBITZU INTEGRATUAK (ARI)
San Pedro eta Donibane Pasaian
Errenteriako kasko historikoa
Elizalde Oiartzunen
BIZITEGI ZONALDE DEGRADATUAK (ARD)
TrintxeTrintxer-Azkuene eta Pablo-enea Pasaian
Antxo Pasaian
Galtzaraborda Errenterian
Iztieta Errenterian
Gaztaño Errenterian
EGITEKE EDO KALIFIKATZEKO BIDEAN DAUDENAK
Lezoko kasko historikoa
Legarreko Malda Oiartzunen
Hiriguneen berriztapena dinamizatu
Oarsoaldeak, eskualdeko lau udalerrietako hirigintza zerbitzuekin lankidetzan, gure eskualdeko hiriguneen berriztapena dinamizatzen du eta garraio publikoko estrategietan parte hartzen du.
Berriztapenerako plan berezien garapena sustatzen du bere sorreratik Oarsoaldeak. Horixe baita bide eraginkorrena auzoen narriadura gelditzeko eta bizigarritasuna hobetzeko. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: aholkularitza, azterlanak, finantziazio eta bitartekoen bilaketa, mahai-inguruen antolaketa, programetan parte-hartzea,...