Euskara hauspotuz

Euskara hauspotuz

Oarsoaldeko lau herrietan, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia, euskararen ezagutza eta erabilera txoko guztietan areagotzeko lanean gabiltza.

Eskualdeko lau udalak 1994az geroztik elkarlanean dabiltza, beraien indarrak bateratuaz. Elkarlan hori, egun, Oarsoaldea Garapen Agentziaren sail batean gorpuzten da, eta, bere antolaketa moldeari esker, gizarte mugimenduekin ere koordinatuta jorratzen ditu euskara normalizazio programak eta ekimenak. Izan ere, eskualde mailako Euskara Batzordean eta arlokako lan-mahai, gune edo foroetan parte hartzen dugu.
 

Gure lehentasunak

Haur eta gazteen euskararen erabilera handitzea.
Horretarako, bi multzo horietan eragina duten esparruetan eta haiekin harreman zuzena duten eragileekin ari gara; gurasoak, asialdia eta ikastetxeak. Komunikazio eta sentiberatze lanak biltzen edo lotzen ditu egitasmo guztiak.

Merkataritza-ostalaritza eta lan-munduaren euskalduntzean eta helduen euskalduntze alfabetatzean ere eragiten ari gara.

Ezagutu gure egitasmo guztiak 

Udaletako doako itzulpen zerbitzuak

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko lau udalen laguntzarekin, testuen doako itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza aholkularitza eskaintzen ditu merkatarientzat, ostalaritza langileentzat eta enpresentzat.
Halaber, saltokietan eta ostalaritza establezimenduetan jartzen diren kartelak ("Merkealdia", "Zabalik- itxita" edo "Oraintxe nator / vuelvo enseguida") Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuaren bitartez eskura daitezke.

Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Oarsoaldeko Euskara Batzordea euskararen erabilera sustatzeko lanean aritzen da hainbat alorretan: familia, gazteak, haurrak, lan mundua, irakaskuntza, merkataritza eta aisialdia (kirola eta abar.). Horretarako, eskualdeko lau udalerrien laguntza du. Udalerri bakoitzaren Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan aritzen da Oarsoaldeko Euskara Batzordea.

Udal euskaltegiak

Errenteriako Udal euskaltegia

Errenteria

Pasaiako Udal euskaltegia

Pasaia

Antxoko Txirrita AEK Euskaltegia

Pasaia

Intxixu AEK Euskaltegia

Oiartzun

Oroitzene AEK Euskaltegia

Lezo

Xenpelar AEK Euskaltegia

Errenteria