Zerbitzuak Enpresei

Lehiakortasun partikularretik elkarlanean egindako lehiakortasunera

Oarsoaldeak enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu nagusietako bat eta enpresei enpresa berrikuntzan aurrera egiten laguntzeko bidean eragile nagusi izan nahi du.

Oarsoaldeko enpresekin elkarlanean dihardugu lehiakortasuna hobetzeko, kudeaketa hobetzen laguntzeko, berrikuntza bultzatzeko eta ezagutzaren elkarbanatzea eta sinergiak sustatzeko.

Horrez gain, zure enpresak izan ditzakeen beharrei aurre egiteko eremu ezberdinetan espezializatutako lan-taldea daukagu: finantziazio aukerak, zoru industrialaren inguruko informazioa, enpresa aholkularitza eta kudeaketa, prestakuntza, ...