Gardentasunaren ataria
Gardentasunaren ataria
Sarrera
19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasun, informazio publikoa lortu eta behar bezala gobernatzeari buruzkoak, 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lehenengo Tituluko xedapenak honako merkataritza-sozietateei aplikatuko zaizkie: sozietatearen kapitalean herri-administrazioen edo beste herri-erakunde batzuen partaidetza, zuzena edo zeharkakoa, 100eko 50etik gorakoa duten horiei. OARSOALDEA, S.A. (aurrerantzean, OARSOALDEA) eskualdeko lau Udalek (Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriak) osatutako konpainia da eta guztien artean beren titulartasuna sozietatearen kapitalaren 100eko 100a da. Ondorioz, Oarsoaldeari Legea aplikagarria zaio.
ERAKUNDE-, ANTOLAKETA- ETA PLANGINTZA-INFORMAZIOA
EKONOMIA, AURREKONTU ETA ESTATISTIKARI BURUZKO INFORMAZIOA
- A. - Informazio ekonomikoa
- E. - Urteko kontuak eta ikuskaritza-txostenak
- F. - Kontratatzailearen profila
Atari honetan, antolakuntzari, plangintzari, jarduera ekonomikoari, kontratazioari, dirulaguntzei, hitzarmenei, langileei, gobernu onari eta informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko informazioa kontsulta daiteke.
INFORMAZIO INSTITUZIONALA
Oarsoaldea, S.A. irabazi-asmorik gabeko eskualdearen garapen-agentzia bat da eta tokiko herri-sektorearen barruan sartzen da. Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Pasaiapko Udalek 1993. urtean eratu zuten eta sozietatearen estatutuen bigarren artikuluari jarraiki, eskualdearen garapen sozioekonomikorako eta biztanleen bizi-kalitatearen hobekuntzarako bideratuak dauden zereginak eta jarduerak burutzea du xede.
Sozietatearen helburua betez, lan-orientabidearen, prestakuntzaren, enpresa-sorreraren, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erreklamazioen, hiri-birgaitzearen eta abarren eremuetan zerbitzuak eskaintzen dizkie partikularrei. Era berean, enpresek zerbitzuak jasotzen dituzte honako arloetan: langileak hautatzea, finantzaketa, industria-lurzorua, enpresa-kudeaketa, etab.
ARAUDI APLIKAGARRIA
Gardentasuna
Sozietate-araubidea
- 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko eskubideari eta gobernu onari buruzkoa
- 3/2026 Legea, Euskadiko Gardentasunari buruzkoa
- Oarsoaldea, S.A.ren Estatutu Sozialak.
- 1/2010 Legegintzako Errege Dekretua, Kapital Sozietateen Legearen testu bategina onartzen duena.
- 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.
- Oarsoaldea, S.A.ren Barne Kontratazio Jarraibideak.
EKONOMIA, AURREKONTU ETA ESTATISTIKARI BURUZKO INFORMAZIOA
Kontratatzailearen Profila
Atal honetan informazio ekonomikoarekin lotutako dokumentuak ikus ditzakezu