Agenda

PRESTAKUNTZA  IKASTAROA
ZIURTAGIRI PROFESIONALA
WEBINARRA
EKITALDIA

EKITALDIA

ENPATIKONOMIA, ENPRESENTZAKO JARDUNALDIA

Martxoaren 15ean Oiartzungo Zinealdean.  9:00etatik 13:30etara.
Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia eta ardatz hori hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako enpresei zuzendutako jardunaldia egingo da.

Enpatikonomia jardunaldiak aurten Lanaren zentzua eta Talentua izango ditu ardatz. Enpresentzako adibideak, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.
 

Anima zaitezte!

Nire egutegian gorde

EKITALDIA

ERNETU PROIEKTUAREN AURKEZPEN EKITALDIA

Otsailaren 27an Bitteri Kultur Etxean, Hernani. 9:45 - 14:00
Laneratzeko enpresak arlo publikotik eta pribatutik bultzatzeko moduak ezagutarazteko eta sentsibilizatzeko aurkezpena, enplegu inklusiboa sustatuz.

Toki-administraziotik laneratzeko enpresak sustatzeko eta sortzeko esperientzien inguruan ezagutzeko eta hitz egiteko aukera izateaz gain, laneratzeko enpresak lurraldeko gizarte-eraldaketarako eragile gisa duen zeregina ere ezagutuko dugu.

Hizlarien artean, Oarsoaldea Garapen Agentziako Fernando Nebreda gerentea izango da. “Lankidetza esperientziak lurraldetik” lan mahai teknikoan Nebredak "Badia Berri: eskualdeko udalen konpromisoa Garapen Agentziaren bitartez" hitzaldia eskainiko du.
 
Parte hartzeko

Anima zaitezte!

Nire egutegian gorde

TAILERRAK

IZAN ZAITEZ SORTZAILE | AUTOEZAGUTZA LANTZEKO TAILERRA LEKUONA FABRIKAN

2024 
urtarrilak 10, 17, 24 eta 31 | Otsailak 7, 14, 21 eta 28 | martxoak 6, 13, 20 eta 27. 
Urtarrila-martxoa bitarte, ‘Izan zaitez sortzaile’ tailerra izango da Lekuona Fabrikan. Maddi Sara Goikoetxea artista gidari, eta Julia Cameronen ‘El camino del artista’ gidaliburuan oinarrituta, dinamika ezberdinak egingo dituzte parte-hartzaileek.
Anima zaitezte!
  INFO +
Anima zaitezte!
Nire egutegian gorde

TAILERRAK

INDUSTRIA SORTZAILEA  | SAI-SUO TAILERRAK

2024
Murgildu modaren eta joskintzaren munduan SAI-SUOko Saioa Matxainekin! 🧵✨
Ezagutu patroien sorkuntza, egituren eraikuntza eta tailerretan pieza paregabeak diseinatzearen magia.
Ikasi zure ideiak estiloarekin gauzatzeko funtsezko trebetasunak.

Eman izena orain eta piztu zure sormena modan!
Anima zaitezte!
Nire egutegian gorde


Gure Agenda partekatu!