Gelen eta espazioen alokairua 

Oiartzungo Mamuteko bulego eraikinean

Oarsoaldeak bere gune batzuk enpresen edo behar dituenaren eskura jartzen ditu bezeroen bilerak edota lan-taldeen bilerak, erakusketak, ekitaldiak, ikastaroak eta enpresa arloko topaketa ezberdinak antolatu ahal izateko.

Erabilera anitzeko guneak, irisgarriak, klimatizatuak, WIFI-arekin eta estrategikoki Oiartzunen eta Errenterian kokatuak, autopistatik metro gutxitara eta parking zabal batekin enpresek nahi adina bilera, aurkezpen, ikastaroak eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko sortuak.

Prestakuntza gela 1

25 petsonarentzako lekuarekin, Pasaia Gunea hitzaldi, konferentziak, ikastaroak eta jardunaldiak egiteko ezin hobea da. Gela handi hau, klimatizatua izateaz gain, WIFI-a, proiektorea, arbela eta telebista dauka. Aretoa modulagarria da eta ikastaro bakoitzaren beharretara egokitzen da. Zentroko enpresek egun erdirako alokatuta, 81,16€ (bez gabe) izango lirateke; egun osoa, 126,8€ (bez gabe). Kanpoko enpresek egun erdirako alokatuta, 135,25€ (bez gabe) izango lirateke; egun osoa, 211,36€ (bez gabe).

Bilera gela 1

12 pertsonarentzako lekuarekin eta WIFI-a, aire egokitua, proiektorea, arbela eta telebistarekin, Errenteria Gunea bilerak, ikastaroak eta abar egiteko ezin hobea da. Kanpoko enpresek egun erdirako alokatuta, 50,69€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 88,76€ (BEZ gabe).

Prestakuntza Gela 2

Areto klimatizatu hau, on-line prestakuntza emateko pentsatuta dago eta 12 ordenagailu, proiektore bat eta telebista ditu. 5 orduko alokairua: 135,25+BEZa izango lirateke, eta ordu gehiago balira 211,36+BEZa

Errenterian Agustinak Zentroan

Kultura eta Sormen Industrietakoek alokatzeko guneak

Erabilera anitzeko gela 1

Zentroko beheko solairuan kokatutako erabilera anitzeko 101,5 m2-ko espazio nagusia, espazio zabal eta moldakorra da; gehienez 65 pertsonako topaketetarako, aurkezpenetarako, erakusketetarako eta prestakuntzetarako. Diseinu funtzionalarekin, ekitaldi nabarmenetarako leku aproposa da. Egun erdirako alokatuta, 100€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 200€ (BEZ gabe).

Erabilera anitzeko gela 2

Zentroko beheko solairuan kokatutako erabilera anitzeko 78,77m2-ko espazio ireki, argitsu eta moldakorra, gehienez 40 pertsonako topaketetarako, aurkezpenetarako, erakusketetarako eta prestakuntzetarako. Diseinu funtzionalarekin, ekitaldi nabarmenetarako leku aproposa da. Egun erdirako alokatuta, 80€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 160€ (BEZ gabe).

Lan-gela A

12 pertsonako bileretarako, prestakuntzarako edo talde-dinamiketarako 52,21m2-ko gune egokia da. Egun erdirako alokatuta, 50€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 100€ (BEZ gabe).

Lan-gela B

12 pertsonako bileretarako, prestakuntzarako edo talde-dinamiketarako 43,08m2-ko gune egokia da. Egun erdirako alokatuta, 50€ (BEZ gabe) izango lirateke; egun osoa, 100€ (BEZ gabe).

Espazio edo gelaren bat alokatu nahi duzu?