2.C. Antolaketa-egitura

OARSOALDEAk estatutuetan aurrez ikusi ostean, hurrengo organo kolegiatuak ditu:

  1. Lau Udal bazkideek osatutako Batzar Nagusia. Bakoitzak sozietatearen kapitalaren %25a du.
  2. Modu berean, lau Udal bazkideek osatutako Administrazio Kontseilua. Une honetan burutza Pasaiako Udalak eta idazkaritza Oiartzungo Udalak dute.

Estatutuz aipatu organo kolegiatuez gain, sozietateak zuzendari nagusia du eta kargua Fernando Nebreda Díez de Espada jaunak, Zuzenbidean lizentziatuak eta enpresen administrazioan nahiz kudeaketan masterra duenak, betetzen du. OARSOALDEAra iritsi baino lehen, Debegesan, Debabarreneko Garapen Sozioekonomikorako Sozietatean, lan egin zuen. Fernando Nebreda jauna OARSOALDEA, S.A. 1993. urtean sortu zenetik da zuzendari nagusia.

Zuzendaritza Nagusipean honako Zuzendaritzak daude:

  • Gerentzia. Postu hori Fernando Nebreda jaunak betetzen du.
  • Antolakuntza eta zeharkako elementuak Sailaren Zuzendaritza Bakartxo Villar Iraola andrearen kargura dago.
  • Pertsonei Enplegu Arreta sailaren Zuzendaritzan kargua Patxi Arrazola Soto jaunak betetzen du.
  • Ekonomiaren eta lurraldearen garapenerako Estrategia Sailaren Zuzendaritzan Beatriz Brosa andrearen kargura dago.
  • Turismoaren Zuzendaritza Olatz Olaizola andrearen kargura dago.
  • Hiri Berriztapena eta Mugikortasuna Zuzendaritzaren burua Ainara Lasarte andrea da.
  • Kontsumo Bulegoaren Zuzendaritzan kargua Anabel Sarasola Etxegoien andreak betetzen du.
  • Euskara Zuzendaritza Joxe Luix Agirretxe Mitxelena jaunaren kargura dago.

OARSOALDEAren zerbitzuak sei sailetan banatuak daude:

  • Hiri-berriztapena eta mugikortasunaren saila.
  • Pertsonei Enplegu Arreta-saila.
  • Ekonomiaren eta lurraldearen garapenerako estrategia saila.
  • Kontsumo-bulegoa.
  • Oarsoaldea Helmuga saila (Turismoa).
  • Euskara-saila.