2.B. Araudi aplikagarria

OARSOALDEA sozietate anonimoa da eta, nagusiki, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuek nahiz Kapital Sozietateei buruzko Legeak, uztailaren 2ko 1/2010 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoak, xedatutakoaren arabera arautzen da.

Kontratazioaren arloan, OARSOALDEAri Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legea, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoa, aplikagarria zaio, 3.1.d artikuluan xedatutakoarekin bat.

Kontratuak esleitzearen eremuan, OARSOALDEAk herri-administrazioaren izaera ez duen esleipen-ahalmena duenez, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen barruan III. Liburuko I. Tituluari dagokion II. Kapitulua aplikatuko zaio. Halaber, Kontratatzailearen Profilean argitaratuak dauden Kontrataziorako Barne Argibideei erreparatuko zaie.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legeak 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, OARSOALDEAk sinatzen dituen kontratuak, herri-administrazioarekin egindakoak izan ezik, kontratu pribatuak dira eta ondorioei eta iraungitzeari dagokienez, Zuzenbide Pribatuak arautzen ditu.

Bestalde, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra – DBEO bete beharra du garapen agentziak eta, Erregelamendu Orokorrak (DBEO) 30. artikuluan definitzen duen moduan, Tratamendu Jardueren Erregistroa dugu eta hemen dago eskuragarri.