Berdintasun plana, Hizkuntza-irizpideak eta Kalitate Politika

Erabateko berdintasunarekin konprometitutako Garapen Agentzia da Oarsoaldea, bai agentziako pertsonen arteko harremanei dagokienez, baita langileen eta beste pertsona eta/edo enpresa batzuen arteko harremanei dagokionez ere. Oarsoaldearen politika pertsonen garapenean oinarritzen da, horien sexua edozein dela ere, eta enpresak printzipio hori bultzatzeko eta printzipio hori lortzeko erreferentziazko erakundea izateko konpromiso irmoa adierazten du.

Erabateko berdintasuna lortzeak, generoagatiko diskriminazioa saihesteaz gain, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna lortzea dakar enpresarako sarbidean, kontratazioan eta lan-baldintzetan, sustapenean, prestakuntzan, ordainsarian, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzean eta lan-osasunean, baita LGTBI eta trans pertsonen tratu- eta aukera-berdintasunean ere. Erakundeak aniztasunaren aldeko apustua ere egiten du bere antolaketan, egoera pertsonalek (arraza, sexua, adina edo beste edozein) diskriminazio-portaerarik eragin gabe.

Euskarak beti izan du presentzia Oarsoaldean baina, presentzia hau, ordea, hasiera batean arau finkorik gabea eta intuizioaren araberakoa izan zela esan daiteke. Horrezaz gain, enpresak berak euskararekiko jarrera baikorra eta sentsibilitate berezia zuen, bai zuzendaritza mailan, bai langileen mailan. Enpresaren nahia hiztun guztiekiko begirunez jokatzea eta euskararen aldeko lana egitea zen..

2005ean hasi ginen gure enpresan euskara modu planifikatuan kudeatzen. Geroztik gure hizkuntza politika gidatzen duten irizpideak jarri ditugu indarrean.

Dokumentu hau euskararen normalizazioaren aldeko apustua egiten duen esku-liburua da, eta langile, bezero/erabiltzaile eta hornitzaile euskaldunen eta erdaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen ditu.

Dokumentu honetan zehazten diren hizkuntza irizpideak Garapen Agentziak bere eguneroko jarduera publiko nahiz pribatuan erabiltzeko dira.

Oarsoaldeko lau udalek osatutako erakundea den neurrian, Oarsoaldea Garapen Agentziak, eredu izan behar du herritarren aurrean: euskarari lehentasuna emanez, euskararen normalizazio prozesuan eragile.

OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIAREN ZERBITZUEN KARTA aurkezten dizuegu zeinaren bidez erabiltzaileei eskaintzen ditugun zerbitzuen berri eman nahi diegu, baita kalitate konpromisoen eta erabiltzaileek dituzten eskubideen eta betebeharren berri ere.

Zerbitzu Karta hau argitaratzean, Oarsoaldea Garapen Agentziak bere erabakitasuna berresten du: ematen duen zerbitzuen kalitatea, erabiltzaileei ematen dion informazioa, kudeaketaren gardentasuna, hobekuntza horretan erabiltzaileen parte hartzea eta langileen erantzukizuna egunetik egunera hobetzeko konpromisoa.

Lurraldearen eraldaketa sortzen duten proiektuak sortu eta sustatzen ditugu, beti ere kalitatezko enplegua sortzera eta lurraldearen garapen iraunkorra lortzera bideratuak. Erakunde eraldatzaile gisa ezagutzen gaituzte, gure proposamenak eta kudeaketa eredua dela eta. Gertutasuna, lankidetza, konpromisoa eta kalitate-bermea dira gure ikurrak.

Oarsoaldean gure zerbitzuak eta lan egiteko moduak diseinatu ditugu gure bezeroek ARRETA PERTSONALIZATUA eta espezializatua jaso dezaten. Gure bezeroei bermea emateko xedez, gure kalitate-sistema ziurtatu dugu UNE-ISO 9001:2015 nazioarteko arauari jarraiki; bide batez, une oro aplika daitezkeen legezko baldintzak beteaz.

Gure egiteko moduak erakusten du etengabeko hobekuntzarekiko dugun konpromisoa.