PERTSONAK
Oarsoaldeko pertsonentzako zerbitzuak
Ba al zenekien Oarsoaldean zure lan-bilaketan laguntzeko gune espezializatu bat dugula?
Oarsoaldean badakigu lan bila ibiltzea ez dela erraza; horregatik, zure egoera eta beharrak aztertuta, zurekin batera ibilbide pertsonalizatua zehazten dugu.
HITZ EGIN DEZAGUN ZURE LAN EGOERA HOBETZEKOZer eskaintzen dugu zure lan-bilaketan laguntzeko?
Orientazio espezializatua
Zure egoera eta beharrak aztertuta, zurekin batera ibilbide pertsonalizatua zehazten dugu.
Prestakuntza eta programak
Prestakuntza, enplegu eta kontratazio programak zure eskura jartzen ditugu.
Enplegu zentroa
Enplegu zentroko tailerrak eta lan eskaintzei buruzko informazio eguneratua.
Ekintzailetza
Zure enpresa sortzeko pausoei buruzko informazioa eta laguntza eskaintzen dizugu.
Zergatik fidatu Oarsoaldeaz?
Neutrala eta publikoa
Zure lan egoera hobetzeko lan egiten dugu.
30 urtetik gorako esperientzia
Hiru hamarkada baino gehiagoz langabetuei lagunduz eta enplegura hurbilduz.
Etengabeko jarraipen teknikoa
Ez zaitugu bakarrik utziko, etengabeko laguntza eskaintzen dizugu.
Lehiakortasun inklusiboa eta iraunkorra
Egungo erronkekin eta ikuspegi jasangarriarekin lerrokatua.
Zure etorkizuna lantzen hasi nahi duzu?
Aukerak identifikatu eta enpresekin lotura erraztuz.
JARRI GUREKIN HARREMANETANProiektuak
Oarsoaldeko Inklusio Sarea
Eskualdean pertsonen lan-egoera hobetzeko diharduten erakunde, eragile, elkarte eta gizarte zerbitzuak biltzen dituen lankidetza-egitura da, zehazki, arreta berezia behar duten pertsonen enplegagarritasunean eragiten dutenak. Helburua baliabideak koordinatzea eta inklusio politikak eraginkortasunez garatzea da, komunitate kohesionatuago eta bidezkoagoa lortzeko.
W egitasmoa
Enplegurako bidea egiteko lan-baimenik ez duten pertsonei laguntzeko egitasmoa, SOS arrazakeria eta Lanbiderekin elkarlanean. Prestakuntza, orientazioa eta laneratzea errazteko baliabideak eskaintzen dira, enpresekin harremanetan jarriz eta prozesu osoan zehar laguntza eskainiz.
Baserri Berri
Mugaz gaindiko prestakuntza profesionala langabetuei zuzenduta dago, landa-eraikin tradizionalak birgaitzeko zurezko lan-teknikak ikas ditzaten eta egurgintza-eraikuntzaren sektorean esperientzia praktikoa eskuratu dezaten.
Badia Berri
Badia Berri gizarteratze enpresa bat da, lan-aukera eta prestakuntza eskaintzen dituena gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat. Helburua pertsonen autonomia eta laneratzea bultzatzea da, benetako lan-esperientziaren bidez.
OARSOLAN Berrikuntza Zentroa
Oarsolanek berrikuntza irekiaren aldeko apustua egiten du Living Lab-aren bidez, eskualdeko eragile, teknikari eta gizarte-zerbitzuekin elkarlanean. Administrazio, prestakuntza-zentro, hirugarren sektore eta enpresekin batera, enplegu eta inklusiorako aukera berriak garatzen ditugu, pertsonak beti erdigunean jarriz.
Etxekolan
Etxekolan etxeko lanetan eta zaintzan prestakuntza eta enplegurako aukerak eskaintzen dituen zerbitzua da, bereziki zailtasun egoeran dauden pertsonentzat. Helburua laneratzea erraztea eta familiei kalitatezko laguntza ematea da.
Lan duina zaintza duina
Lan duina eta zaintza duina egitasmoaren helburua lanaren eta zaintzaren duintasuna erdigunean jartzea da.