Ekintzaileei laguntza zerbitzua

Zure enpresa sortu nahi duzu?

Ekintzailetzari laguntzeko zerbitzutik zure enpresa-ideia garatzeko fase guztietan lagunduko dizugu, ideiatik bertatik ideia martxan jarri eta finkatu arte. Gainera, laguntzak eta diru-laguntzak lortzeko informazioa eta aholkularitza ematen dizugu, baita maileguak lehentasunezko baldintzetan eskuratzeko aukera ere. 

ABIATU - doako informazio saioAK

Saio hauetan ekintzailetzaren bidean eman beharreko urratsak azalduko dizkizugu, eta, ondoren, banakako tutoretzak egingo ditugu, proiektu bakoitzaren zehaztapenetara egokituta.

Informazio gehiagorako: 
943 49 41 29 
oarsoaldea@oarsoaldea.eus

Zertan lagunduko dizugu?

  • Zure proiektua zehazten eta hura garatzen: duzun IDEIAtik abiatuta.
     
  • Zure proiektuaren jasangarritasun EKONOMIKO, ETIKO, SOZIALA eta LANKIDETZAZKOA aztertzen. 
     
  • Baldintza ONURAGARRIETAN hainbat finantzaketa-lerro zure eskura jarriz, zure proiektua abian jartzeko abalik behar izan gabe.
     
  • Hainbat DIRU-LAGUNTZen bilaketan laguntza. 
     
  • Egin beharreko IZAPIDE GUZTIETAN euskarria emanez.

Ekintzailetzarako programak

Gure espazioak

HABIAN! SORMEN ETA
LANKIDETZA-INKUBAGAILUA

Kultura, artisautza eta teknologia proiektuak
abian jartzeko eta sendotzeko espazioa.

EZAGUTU HABIAN!
ZER ESKAINTZEN DIZU HABIAN!-ek?

> Hasierako etapan aurkitzen diren OZTOPOAK MURRIZTU nahi dira, hala nola, merkatu-alokairuak ordaintzea, ekipamenduan inbertitzea, promozio-zailtasunak, negozio-ereduari buruzko ezjakintasuna, kudeaketa-arloko oztopoak, zure enpresa sortu ahal izateko beharrezkoak direnak.

> Zure jarduera PROFESIONALIZATZEKO laguntza espezializatua jasoko duzu langile kualifikatuen eskutik, ezagutza duten pertsona eta erakundeen talde batek gidatuta. 

PRESTAKUNTZA, jardunaldi, tailer eta jarduera espezializatuak hainbat arlotan: marketina, komunikazio-trebetasunak, lankidetzak, legedia, besteak beste.

NETWORKING-a. Harreman zuzena erraztuko dizugu enpresekin eta prestakuntza-zentroekin.

OIARTZUNGO ENPRESA ZENTROA

Gurekin harremanetan jarri enpresa zentroaren inguruan informazio gehiago izateko.

EZAGUTU ENPRESA ZENTROA

Oarsoaldearekin ekin diote, besteak beste...

 "Hasteko modua hitz egiteari utzi eta egiten hastea da".