TALENTUA
TALENTUA
Aldatzen ari den eta trantsizio soziodemografiko handia duen mundu honetan, talentua eta haren kudeaketa erronka nagusi bihurtzen ari dira erakundeentzat.
Garrantzitsua da lanaren eta talentuaren kudeaketaren esanahia eta balioa hainbat ikuspuntutatik aztertzea.
Helburu horiekin, Oarsoaldea proiektu hauek garatzen ari da:
Helburu horiekin, Oarsoaldea proiektu hauek garatzen ari da:
LANAREN ZENTZUA
Lana lehiakortasun eta produktibitate faktore gisa
Helburua da enpresen lan-bizitzaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzea eta enpresa berritzaileagoak, jasangarriagoak eta erakargarriagoak sustatzea, enpresetan banakako interbentzioak eginez.
ENPATIKONOMIA
Enpatikonomia ingurua eta pertsonak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da. Jarduera ekonomikoan enpatiaz jarduten du, zaintza negozioaren parte bihurtuz. Izan ere, gure ingurua eta pertsonak ongi egoteak eragin positiboa du gure negozioan.