OARSOLAN, Enplegu eta Inklusiorako Berrikuntza Zentroa

Pertsonen gizarteratze eta laneratzea sustatu eta inklusio eremuan lan egiten duten eragileen arteko elkarlana sustatzea helburu duen berrikuntza zentroa dugu OARSOLAN.

Aukera berrietarako bidea, zuretzat lan aukerak bilatu eta sortzeko gunea

Oarsoaldea eskualdeko enplegu eta inklusio alorreko (arduradun, teknikari, gizarte zerbitzu eta inklusioarekin lotutako bestelako funtsezko) eragileen artean (administrazio publikoak, prestakuntza zentroak, hirugarren sektoreko erakundeak eta enpresak)
ikerketa eta hausnarketa bateratua sustatuko da,
lan egiteko modu berriak bilatuz, pertsonak irtenbideen erdigunean jarriaz.  

Enplegu eta inklusio sare sendo honek burubelarri lan egingo du metodologia zehatzak erabiliz eta
modu eraginkorrean pertsonei beraien ibilbidean laguntzeko. 

Beraien enpresa sortu nahi dutenekin ere lan egingo dugu eta eskualdeko enpresekin dugun harremanaz
baliatuko gara zure ibilbidean laguntzeko.  

Living Lab, berrikuntza irekian oinarritutako lana egingo da.


OLIBET-etik LARZABAL-era jauzia 

1993.urtean sortu zen eskualdeko enplegu zerbitzua Errenteriako Olibet 6 helbidean, langabetuei bideratutako egitasmo, programa eta zerbitzuak eskaintzeko. Urte mordoxka igaro dira eta hainbat langabetu eta enpresekin egindako lanketa eta hartu emanetan ikasitakoak, jasotako beharrak eta nahiak ikasketa prozesu esanguratsua izan dira.  

Orain, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Euskadin behar gehien duten eskualdeak laguntzeko Berpiztu izeneko dirulaguntzei esker, LARZABAL 31 helbidean bulego berriak ditugu, eraikin berri bat birgaitu da eta zerbitzu hobeak eskaintzeko aukera dugu.
Eraikin berria energetikoki eraginkorra da eta ekonomia zirkularrean oinarritutako erosketak egin dira bertako altzariak eta bestelakoak jartzeko. Argi sentsoreei esker, argiteria argi naturalaren gabezia dagoenean gradualki pizten dira. Bulego berri hauei esker irisgarritasun unibertsala bermatzen da langile eta baita pertsona erabiltzaileentzat ere. Gardentasuna nagusi, espazioak irekiak dira eta erabilera anitzeko gunea dugu, pertsonen beharretara egokituko dena, parte-hartze guneak sortuz, beti ere beharrezkoa denean pribatasuna bermatuz.   

Oarsoaldearen Enplegu Zerbitzuko lankideek zure ibilbidean nola lagun zaitzaketen jakin nahi? 

  • OARSOLANek zure egoera, behar eta nahietara egokitutako ibilbide pertsonalizatua eskaintzen du, zure egoera eta enplegu-maila aldez aurretik aztertuz. 
  • Enplegurako bidea hasteko metodologia espezifikoa eskaintzen dizugu. 
  • Banakako eta taldeko esku-hartzeak konbinatzen ditugu, eta harreman estuak izaten ditugu tokiko enpresekin, lankidetza-hitzarmenen bidez lan-aukerak aztertzeko. 
  • Gainera, prozesu osoan zehar laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditugu, kontratazio publiko eta pribatuko hainbat programa, talde espezifikoetara egokitutako proiektuak, eta ikuspegi integral bat, enpleguko, ekintzailetzako eta enpresei laguntzeko zerbitzuak barne hartzen dituena. 
  • Horrez gain, Badia Berri gizarteratze-enpresaren bidez, lan-aukera gehiago eskaintzen ditugu. 

Zerbitzu guztiak bere osotasunean euskaraz jasotzeko aukera duzu. 

Jarri gurekin harremanetan!

Gure zerbitzuen berri edo programa/egitasmo batean parte hartu nahiko bazenu, idatzi edo deitu! 

oarsolan@oarsoaldea.eus
943 510 200

 

Bestelako zerbitzuak