Agenda

PRESTAKUNTZA  IKASTAROA
ZIURTAGIRI PROFESIONALA
WEBINARRA
EKITALDIA

WEBINARRA

ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO EKONOMIA ZIRKULAR BATERANTZ: HONDAKINEN LEGEA ALDAKETAREN ERAGILE GISA

Apirilaren 11n, Online.

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 7/2022 Legeak ekonomia zirkular baterako dituen ondorioei heltzea du helburu duen webinarra izango da.

Jardunaldiaren helburuak lege honen kontzeptuak zehaztea, ekoizlearen erantzukizun zabalduak eta plastikozko ontzien murrizketak elikagaien industrian duten eragina aztertzea, eta prebentzio-programak sustatzea dira jardunbide egokien zabalkundearen bidez.

Bertan, trantsizio ekologikoan eta ekonomia zirkularrean adituak diren bi hizlari nabarmenen partaidetza izango dugu, biak Naiderretik etorriak: Sara Soloaga (Ekologoa) eta Aitor Mingo (Ingurumen-zientzialaria).


 

Anima zaitezte!

Nire egutegian gorde

EKITALDIA

 MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN AZOKA PROFESIONALA ARLO DIGITALEAN ETA INDUSTRIALEAN

Apirilaren 17an eta 18an, Ficoban.
MUBIL Mobility Expo, mugikortasun jasangarriko sektoreko punta-puntako enpresek haien produktuen, zerbitzuen eta irtenbideen eskaintza erakutsiko duten topagune profesionala da.

Erakusketa-eremua honako jarduera-programekin osatzen da:
  • Hitzaldi egitaraua: non nazioko zein nazioarteko adituek euren sektoreko perspektibak zabalduko dituzten.
  • City Market Place: non nazioko zein Europar mailako hiriek hiriko mugikortasun jasangarriaren inguruko proiektu eta erronkak partekatuko dituzten.
  • Test Drive gunea: ibilgailu elektriko, hibrido, gas edota hidrogenoaren bitartez mugitzen diren ibilgailuak frogatu eta ikusteko.

Anima zaitezte!

Nire egutegian gorde

TAILERRAK

IZAN ZAITEZ SORTZAILE | AUTOEZAGUTZA LANTZEKO TAILERRA LEKUONA FABRIKAN

2024 
urtarrilak 10, 17, 24 eta 31 | Otsailak 7, 14, 21 eta 28 | martxoak 6, 13, 20 eta 27. 
Urtarrila-martxoa bitarte, ‘Izan zaitez sortzaile’ tailerra izango da Lekuona Fabrikan. Maddi Sara Goikoetxea artista gidari, eta Julia Cameronen ‘El camino del artista’ gidaliburuan oinarrituta, dinamika ezberdinak egingo dituzte parte-hartzaileek.
Anima zaitezte!
  INFO +
Anima zaitezte!
Nire egutegian gorde

Gure Agenda partekatu!