Espazio eta aretoen alokairua
Gelen eta espazioen alokairua
Oarsoaldeak bere gune batzuk enpresen eskura jartzen ditu bezeroen bilerak edota lan-taldeen bilerak, erakusketak, produktuen aurkezpenak, ikastaroak eta enpresa arloko topaketa ezberdinak antolatu ahal izateko.
Erabilera anitzeko guneak, irisgarriak, klimatizatuak, WIFI-arekin eta estrategikoki Oiartzunen kokatuak, autopistatik metro gutxitara eta parking zabal batekin enpresek nahi adina bilera, aurkezpen, ikastaroak eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko sortuak.
Pasaia Gunea
25 petsonarentzako lekuarekin, Pasaia Gunea hitzaldi, konferentziak, ikastaroak eta jardunaldiak egiteko ezin hobea da. Gela handi hau, klimatizatua izateaz gain, WIFI-a, proiektorea, arbela eta pantaila dauka. Aretoa modulagarria da eta ikastaro bakoitzaren beharretara egokitzen da.
Errenteria Gunea
12 pertsonarentzako lekuarekin eta WIFI-a, aire egokitua, proiektorea, arbela eta pantailarekin, Errenteria Gunea bilerak, ikastaroak eta abar egiteko ezin hobea da.
Prestakuntza Gela
Areto klimatizatu hau, on-line prestakuntza emateko pentsatuta dago eta 12 ordenagailu, proiektore bat eta pantaila ditu. Ordenagailuetan Windows sistema, office-a eta adobe acrobat-a instalatua dago eta internetera sarbidea badu. Gela honen alokairuak inprimategi zerbitzua ere eskaintzen du.