Ekintzaileei laguntza zerbitzua

Zure enpresa sortu nahi duzu?

Ideia bat baduzu eta enpresa proiektua abian jartzeko eman beharreko urrats guztiak jakin nahi badituzu, konta diezaguzu eta zure zalantzak argituko dizkizugu. Zurekin batera egingo dugu ibilbidea eta ekintzez beteriko metodologia batean oinarrituko gara.

Oarsoaldea eskualdean (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) zure enpresa abian jartzeko behar dituzun baliabide eta aholkularitza eskainiko dizugu baita eskura eduki ditzakezun laguntza eta dirulaguntzei buruzko informazioa ere.

Etor zaitez ABIATU doako informazio saiora eta labur-labur azalduko dizugu zer den eskaintzen dizuguna eta zuk zeuk erabaki.

Kultura eta sormen arloan
ekin nahi duzu?
HABIAN! ezagutzen duzu?

Ezagutu nahi baduzu edo informazioa jaso,
jar zaitez Oarsoaldearekin harremanetan.

EZAGUTU HABIAN!

Eta  Oiartzungo Enpresa Zentroa? 

Ezagutu eta hauen inguruko informazioa nahiko bazenu, jar zaitez Oarsoaldearekin harremanetan.

Responsive Image

Jar ezazu abian zure proiektua eta gozatu egiten duzunarekin

Behar duzun guztia dugu eta erronkei aurre egiteko laguntza emateko prest dagoen lan-taldea.

Irudikatu nola izango litzatekeen bakarrik ekin beharrean, inguruan arlo ezberdinetako profesionalak edukiko bazenitu zuri laguntzeko prest eta zure egoera berdina bizi duten ekintzaile gehiagoz inguratuta egongo bazina.

Talentua, sormena eta berrikuntza bermatzen eta aintzat hartzen ditugu, horregatik zure talentua garatzeko eta ekiten laguntzeko ekosistema bultzatzen dugu.

Zure proiektua ezagutzera ematen lagunduko zaitugu. Diru-laguntzei buruzko informazioa jasoko duzu eta tramiteak bideratzen laguntza izango zenuke.

Horrez gain, laguntza jasoko duzu Errenterian behin-betiko kokapena lortzeko, hazitegian igarotako denbora amaitu ostean.