Geroa ereiten

EZAGUTZERA EMAN DIRA KORTO KONTARI ENERGIA LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

 

Oarsoaldeko 2018-2020 Energia Planaren baitan dagoen energia sentikortze ekintza honetan hainbat ikaslek parte hartu dute gai horren inguruko bideo-laburrak sortuz.

Oarsoaldea Garapen Agentziak lehen aldiz antolatu du lehiaketa Foru Aldundiako Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuaren laguntzaren bidez eta guztira 30 bideo-labur aurkeztu dira. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta zegoen eta lan guztiak hemen dituzue ikusgai.

GOIENER energia berriztagarrien sorkuntza eta AL BORDE FILMS ikus-entzunezko zuzendari eta produktora arduratu dira epai-mahaia lanez eta originaltasuna, umorea, exekuzio teknikoa eta ideia garatua dagoen kontuan hartu dute.

Azaroaren 30ean izan zen izena emateko azkenengo eguna eta aurkeztutako bideo-labur hoberenak 300 eta 200 euroko sariak jaso dituzte.

Lehenengo sariaren irabazleak hauexek izan dira:

 

"Gure energia. Telegalde" Ikusi hemen

Garazi Rodríguez Echeberria

Jon Pouzas Pérez

Zuriñe Brías Aristondo

lehe saria

Bigarren sariaren irabazleak aldiz, honakoak:

 

"Planeta zaindu Bertarekin" Ikusi hemen

Irati Prego Pérez
Leire González Alonso

Ander Esteban Sobrido

biga saria

Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, saria lortu duten guztiak zoriondu nahi ditu eta  energiaren inguruan irabazitako jakintza eta sentikortasuna beraien ingurukoen artean zabaltzen jarraitzera animatzen ditu.

Eskerrik asko denoi parte-hartzeagatik!

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus