Turismo saila

Ezagutu gure lurra

Lurraren eta itsasoaren doinuan dantzan

Oarsoaldea eskualdean turismoa dinamizatzen dugu. Gure eskualdeak paisaia eta ondare aberatsa du, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia herriak nortasun handikoak dira, eta turismorako aukera ugari eskaintzen dituzte.

Gure identitate kulturalean oinarrituz, Oarsoaldeara bisitariak erakartzeko eta kalitatezko helmuga bihurtu dadin lanean dihardugu. Beti ere bertako enpresen lehiakortasuna hobetuz eta turismo jasangarriaren bitartez.

Sektore turistikoko enpresei laguntza

  • Kalitate eta lehiakortasun programak kudeatzen, etengabeko hobekuntzak ezarri ditzaten beraien enpresetan.
  • Dirulaguntzen informazioa ematen.
  • Prestakuntzarako ikastaroak antolatzen edota hauen inguruko informazioa ematen.
  • Material turistikoz hornitzen
  • Beraien zerbitzuen sustapena eta salmentan laguntzen.

Produktu edo zerbitzu turistikoak sortu edo hobetu egiten ditugu.

Eskualdea gune turistiko bezala ezagutarazteko proiektuak garatzen ditu Oarsoaldeak. Proiektu horiek turismo-azpiegitura hobetzea eta garatzea dute helburu.

Responsive Image
Responsive Image

Eskualdea ezagutzera ematen dugu, hemen eta kanpoan.

Turismo bulegoen kudeaketa (bisitariei arreta, eskualdean aisialdiko planak, erreserba zerbitzua)

Gure Turismo bulegoetan hainbat proposamen interesgarri aurkituko dituzu Oarsoaldea hobeto ezagutzeko edo zure ingurukoei erakusteko. Aholkularitza eskaintzen dugu, turistei nahiz eskualdeko herritarrei. Ostatuak, gastronomia, natur eta kultur baliabideak, jarduera agenda...

Bisitatu gure museoak

Eskualdeko lau udalerrietan dauden zortzi museoak bisitatzeko aukera ematen dute, sarrera bakarrarekin eta prezio erdian, urtebeteko balioarekin. Eta, nahiago baduzu, gehien gustatzen zaizkizun museoak bisita ditzakezu. Informa zaitez!

Ezagutu gure eskualdea

  • Eskualdean enpresa edo zerbitzu turistiko bat sortu nahi duzu?
  • Gurekin lan egin nahi duzu?
  • Aisialdiko plan bat egiteko laguntza behar duzu?
  • Oarsoaldea turismo buletinan harpidetza egiteko
  • Nahi duzunerako: jarri gurekin harremanetan!!