Berrabiatu - Negozio eskualdaketa
Berrabiatu - Negozio eskualdaketa
Negozio bat eskualdatu nahi duzu?
Edo negozio baten erreleboa hartzeko asmoarekin zabiltza?
Zer da Berrabiatu?
Berrabiatu eskualdaketaren bidez Oarsoaldeko enpresen jarraipena errazteko programa da.
Bi hartzaileei dago zuzenduta:
- Bere negozioa eskualdatzeko interesa duen jabeari.
- Negozio baten erreleboa hartzeko interesa duen erabiltzaileari ala bere negozioa handitu nahi duen enpresari.
Berrabiaturen helburua Oarsoaldeko enpresen jarraipena bermatzea eta hauen lehiakortasuna hobetzea da, eskualdeko ekonomiaren indarberritzearen gako gisa. Programa honen bidez era pertsonalizatuan, doan eta isilpean eskainiko dizugu laguntza.
Ez utzi pertsianak jaisten, saia gaitezen gure kaleak bizirik mantentzen!

Negozio bat eskualdatu nahi?
Eskualdaketarako aholkularitza prozesua jasotzeko programetara bideratuko zaitugu eta, erreleboa lortu bitartean, jarduera ekonomikoari eusten lagunduko dizugu.
Zure negozioaren balioa mantentzea eta hobetzea nahi dugu. Horretarako, hausnarketa partekatu baten bitartez, gaur egungo egoera aztertuko dugu epe motzean garatu beharreko erronkak identifikatu eta hauei erantzuna emateko baliabide eta neurrien orientazioa eskaintzeko asmoz.
Gainera, hala nahi izanez gero, erreleboa aurkitzeko negozioaren difusioan lagundu zaitzakegu gure eskualdeko pertsona eta enpresekin dugun harremanaz baliatuz.
Ba al zenekien...
Beste negozio baten erreleboa hartu nahi?
Negozio baten erreleboa hartzeko asmotan bazabiltza, negozio-eredua garatzen lagunduko dizugu. Halaber, erreleboa hartu beharreko negozioa ados egongo balitz, eskualdaketarako aholkularitza prozesua jasotzeko programetara bideratuko zaitugu.
Gainera, baliabideen inguruko aholkularitza eta baldintza onuragarrietako finantzaketa-lerro ezberdinak eskuratzeko aukerak eskainiko dizkizugu. Negozioaren jasangarritasun ekonomiko, etiko, soziala eta lankidetzazkoa aztertzen lagunduko dizugu.
Bestalde, jarduera zehatz batean negozio bat ekiteko asmoa izanez gero, errelebo bila ari diren negozio eskaintzez informatuko zaitugu. Hauek identifikatzeko lan proaktiboa egiten dugu, zure eskuetan jarri baino lehen egonkortzen lagundu eta etorkizun oparoa duten negozioak eskaintzeko asmoz.

Ba al zenekien...
