Geroa ereiten

ZILARNET

Bi emakume hauek, Fran Hernández eta Helena Sanabria, lanbidez Industriako ingeniari teknikoa eta antropologa demografiako historioan doktoretzarekin, hurrenez hurren, Oarsoaldeara iritsi ziren ZILARNET proiektuarekin, egoera familiar batez geroztik garatu zutena. Gaur azaltzen digute:

1. Zertan datza zuen proiektua?

ZilarNet 55 urte baino gehiagoko pertsona nagusien artean jarduera soziala sustatzeko web plataforma bat da. Plataformaren bidez, pertsonek jarduera interesgarriak aurkitzea nahi dugu baita jarduera hauek norekin partekatu ere. 55 urte gorako pertsonak sozialki aktibatzeko asmoa dugu eta bizitzaren bigarren zatian sozializazioak duen garrantziaz jakin dezatela. Aisi eta sozializazio aukera eskaini nahi diogu, dauden ingurutik ezberdin, aukera ezberdinak edukitzea hobeago dela uste dugulako eta ZilarNet bidez hirugarren adinean laguntzarako sare soziala eraikitzea nahi dugu, bakardadea prebenitzeko eta kudeatzeko.

2. Nola sortu zen ideia?

Ideia ni (Fran) nire amaren alarguntasuna gertutik bizi izan nuenean sortu zen. Nire aita duela urte térdi hil zen eta familia osoari hutsune handia utzi zigun, baina batez ere nire amari. Nahiz eta berak anai-ahizpa asko eduki baita lagunak ere, asteburu askotan etxean bakarrik dago eta horregatik pairatzen zuela ikusten nion. Askotan etxetik atera nahiko luke eta jarduera bat egin, baina ez daki norekin egin. Habian! Tek sozialeko deialdiaz jakin genuenean teknologia sozialeko proiektu bat aurkezteko, gure lanean erabiltzen ditugun tresna eta soluzio bidez teknologia bidez konpon genezakeen arazo sozial batean pentsatu genuen,. Eta mahai gainean jarri nuen nire amaren beharra eta proiektuari forma ematen hasi ginen.

3. Zuen iritziz, zuen proiektuak zer eskaintzen dio gizarteari?

Egitasmoak kontzienzazio eta prebentzio zati handi bat dauka. Egun nagusi askoren bakardadearen arazoaz jabetzen ari gara. Lan-bizitzan zehar eta familia sortzen deneko garaian (horrela den kasuetan), pertsona jarduera handiko giroan dago eta talde sozial ezberdinekin harremanetan. Seme-alabak handitzen direnean eta jubilazioa iristean, pertsonek bakardadea sentitzen hasten dira, nahiz eta askotan familia eta lagunekin harremanetan egon. Nahiz eta bakardadearen sentimendu handiena bikotean bizitzen ez denean suertatzen da, ezkongabetasunarengatik, banaketarengatik edo alarguntasunarengatik.

Gaurko gizartea, gure aiton-amonek bizi zutenarekiko oso ezberdina da. Emakume lan-munduan txertatzeak, pertsonen mugikortasuna, bizi-itxaropena luzatzeak, familia tamainen txikitzeak eta beste faktore askok, nagusiek bakoitzean bizitzaren zati handiagoan bakarrik bizitzen egotea sortarazten du. Kontutan hartu behar da ezberdina dela "bakarrik egotea" edo "bakarrik sentitzea", bakarrik egotearen betebeharrak bakardadearen sentimendua agerrarazten du, barne hutsuneko emozio negatibo bat bezala urlertuta

Beste aldetik, bakarrik bizi eta sentitzen diren pertsonen egoera hobetzen duten faktore babesleak daude. Eta laguntzeko sare sozial goiztiarra sortzeak, babesten duen faktore horietako bat dela uste dugu. Garrantzitsua da sare sozial hori goiz sortzea, egoera horren barne egon baino lehen, zenbat eta beranduago izan orduan eta zailagoa da pertsona eta jarduera berriei irekita egotea. Egun ez dago arazo honi dagokion kontzienzazio maila nahikoa, zaila da jabetzea ez baduzu arazoa lehen eskutik bizi. Eta ZilarNeten ekarpen handia hori dela sinisten dugu, alde batetik, kontzietziatu eta, bestetik, ahalik eta jarduera sozial handien edukitzeko laguntzeko sare sozial hori sortzeko tresna izatea.

4. Nolakoa izan da zuen ibilbidea Habian! Tek soziala programan?

Gu programara konpontzen lagundu nahi genuen arazo sozial argi batekin iritsi ginen, baita plataforma garatzeko behar zen teknologiarekin ere. Hala ere, ez genuen ez ezagutza ez eskarmentu nahiakoa ideia hau negozio eredu batean bihurtzeko. Formakuntzak eta mentorizazioak alderdi asko aztertzen lagundu digu baita ideia garatzen azterketa asko egin ondoren. Ideia proiektu hau ondo beharren plan bat soilik ez izatea nahi dugu, egitasmo sendo bat izatea baizik, hasiera batetan zuen helburu soziala lortzeaz gain, ibilbide luzea edukitzeko bideragarriasun ekonomikoa izatea. Proiektua autojasangarria izan behar du, ez bada horrela hilko da. Baina ez du autojasangarria bakarrik izan behar, ideia berriak, garapen berriak eta helburu berriak ere lortu behar ditu. Eta hori gertatuko dela uste dugu, proiektuak etorkizun handikoa baita.

5. Non eta nola ikusten zarete 5 urte barru?

5 urte barru, 55 urte baino gehiago duten pertsonen behar eta indarguneei buruz ezagutza zabala edukitzen ikusten gara, bere ongizatea hobetzeko produktu eta zerbitzuak sortzen. ZilarNet erreferente espezializatu bezala ikusten dugu softwarearen produktu eta zerbitzuen garapenean 55 urte baino gehiagoko nagusien artean jarduera soziala eta solidaritatea bultzatzen duten profesional eta enpresen artean.

fran y helena baja

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus