Geroa ereiten

HABIAN! Fabrika Kreaktiboko Inma Gomezen azken lana: “El desdén con el desdén” antzerki-lanaren emakumeen jantziak egitearen arduraduna

Goi-mailako joskintza eta garai bateko jantziak dira protagonistak Inma Gomezek antzerki obra batentzat egiten dituen jantzietan.

Inma azken urteetan Habian! Fabrika Kreaktiboaren parte izan da. Bertan artisau eta ekintzaileei beren proiektuak aurrera eramateko laguntza eskaintzen zaie. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak 2016an bultzatutako proiektua da. Inmak kapelak, burukoak eta goi-mailako joskuntzako loreak egiten ditu eta baita ikuskizunetako jantziak ere.

Inmak badaramatza urte batzuk ekimen honen barruan eta egindako lanari eta esfortzuari esker lortu du bere azken lana, antzerki obra baten emakumeen jantziak egitearen arduraduna. Obraren izena “El desdén con el desdén” da eta hirurogei garren hamarkadako aristokraziara eramango gaitu. Inmaren erronka berria ikuslea giro klasiko eta abangoardista batera eramatea izango da. 

habian_moda_inma_gomez_1 txiki

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus