Geroa ereiten

Oarsoaldea Garapen Agentziaren eta Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHIren hitzarmena sinatzea

Lankidetza honi esker, Oarsoaldean langabezia-egoera eta langabetuen prestakuntza-beharrak arintzen lagunduko da.



Pasaiako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak, udalerriko eta eskualdeko pertsonen lan-baldintzak hobetzeko helburuari leial, Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHIrekin hitzarmena sinatu zuten. Helburua zonako langabetuentzat lanerako prestakuntza sustatzea da eta baliabideak optimizatzea.

Oarsoaldeak 20 urte baino gehiago daramatza langabetuentzako prestakuntza-ekintza desberdinak kudeatzen eta orain arte, beste azpiegituren artean, Errenteriako Don Bosco LHIIren lokalak erabili dira ekintza horiek irakasteko.

Eskualdean prestakuntza-espezialitateen sorta zabalagoa eskaintzeko, baita langabezia-egoera eta langabetuen prestakuntza-beharrak arintzen laguntzeko ere, Oarsoaldeak hitzarmen hau sinatu du.

Sergio Ekizak, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren lehendakariak, azaldutakoaren arabera, lankidetza hau aukera paregabea da udalerriko eta eskualdeko pertsonen lan-gaitasun eta enpleguaren hautabideak areagotzen eta hobetzen jarraitzeko. Ildo horri eutsiz, arreta berezia jarriko zaie langabezian dauden pertsonei. Laburbilduz, ez da ekimenik bertan behera utziko laguntza eta baliabiderik ez duelako.

Horrez gain, hitzarmen honetatik abiatuta, ekipamenduak eta material didaktikoa optimizatuko dira, Pasaiatik prestakuntza-baliabideak eskaintzearekin batera. Zehatz-mehatz esanda, hurrengo profesionaltasun-ziurtagiriak eskainiko dira:

  •     INDUSTRIA EKIPOAREN MANTENTZE-LAN ETA MUNTAKETA MEKANIKOA.
  •     ELEKTRODO ESTALI ETA TIG SOLDADURA.
  •     OXIGAS SOLDADURA ETA MIG/MAG SOLDADURA.
  •     FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK.
  •     TXIRBIL HARROKETAREN BIDEZKO MEKANIZATUA.

blas-de-lezo-eusk 200

Apirilaren 8an ekin zaio lehenengo profesionaltasun-ziurtagiriari: “Industria ekipoen mantentze-lan eta muntaketa mekanikoa”. 15 pertsonak dihardu astelehenetik ostiralera bitartean 15:00etatik 19:30era. Ikastaroak 510 ordu + enpresa-praktiketan 200 ordu iraungo ditu, beraz, prestakuntza-prozesua urtearen amaieran bukatuko da.

Prestakuntza honek Lanbide eta Europako Gizarte Funtsaren diru-laguntza du eta sektoreko enpresetan praktikak egingo dituzte.

Argibide gehiago nahi izanez gero edo arestian aipatutako espezialitateren batean izena emateko, deitu Oarsoaldearen hurrengo telefono-zenbakira: 943 510 200.




Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus