Geroa ereiten

GURE MARKET. ESTRATEGIA DIGITALA ETA ERREMINTAK izenburupean jardunaldi berria elikadura sektoreko enpresentzat

Oarsoaldea Garapen Agentziak, Beterri-Buruntza Udalak, Debegesak eta Tolosaldea Garatzenek jardunaldi hau antolatuko dute GURE MARKET egitasmoaren barne. Lantegi didaktiko honen helburua Estrategia Digital bat garatu eta martxan jartzearen abantailak ikustea da, era praktiko batean eta elikadura sektoreko adibideak aztertuz.



Hurrengo ekainaren 19an egingo da jardunaldia “Estrategia Digitala eta Erremintak” izenburupean Debegesa Garapen Agentziaren bulegoetan, Eibarren (Pol. Ind. Azitain 3 bis) 09:00etatik 13:00etara. Aipatu egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde orekako Departamentuaren laguntzari esker gauzatuko da.

Hizlariak Gorka Ariznabarrena Izkue eta Iñaki Osa Carbajal izango dira, Talka Marketing enpresakoak biak.

Non eta noiz

Noiz: Ekainak 19

Non: Debegesa Garapen Agentzian (Pol. Ind. Azitain 3 bis, Eibar)

Ordutegia: 9:00-13:00.

Egitaraua

Ikusi egitaraua hemen

 

Izen-ematea

Izena emateko epea ekainaren  18an  amaituko da eta izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

E-posta: info@guremarket.eus

Telefonoa: 943 820 110

Ondorengo inprimakia beteta

Edozein argibiderako:

berrikuntza@debegesa.eus

943.820.110

estrategia 1 eusk

estrategia 2 eusk



Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus