Geroa ereiten

Zabalik da HAZILAN enplegu programan izena emateko epea, prestakuntza duten pertsonei zuzendua

Aurreko edizioetan lortutako emaitza baikorrak direla eta, Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa beste behin egingo du. HAZILAN programa 20-44 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta prestakuntza duten eta langabezian dauden gazteak lan munduratzea du helburu.   




Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko zaitu, zure gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko 80 orduko hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesionalarekin bat datorren enpresan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

Dagoeneko 11 edizio egin dira eta aurreko deialdietan lortutako emaitzek egitasmo hau sendotzen dute. 176 pertsona dira jada Hazilan egitasmoan parte hartu dutenak eta %75etik gora lana lortu dute, ekimen honek jarrerak aldatzen lagundu baitie eta baita lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.


taldeko-argazkia-11.edizioa web

Argazkia: Hazilan taldea, 11.edizioa

Baldintzak

HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauexek dira:

  •          20 eta 44 urte bitartekoak izan behar dute
  •          Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta dago
  •          Langabezian egon behar dute.

Izen-emate epeak

Izen-emate epea zabalik da 2019ko azaroaren 22 arte. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, Jexux Leonetek, baldintzak betetzen dituzten guztiak izena ematera animatu nahi ditu.

Informazio +

943 404 101 / 943 510 200 telefono zenbakira hots eginez

olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatziz

Izen-ematea egiteko hemen


mahai--argazkia-11 web

Argazkia: Hazilan taldea, 11.edizioa

hazilan  12.edizioa

GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
  • Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
  • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
  • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
  • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus



Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus