Geroa ereiten

PLASTIFISHAREN KOSTERA

Martxotik ekainera bitarteko tailerrak, komunitate iraunkorrago bat posible dela sinesten duten pertsonekin.

Zure ustez, beharrezkoa al da zure herriko ingurumen-kontzientzia aldatzea? Gustatuko al litzaizuke zure parte-hartzearekin hau errealitate bihurtzea? Herritarren proposamenen bidez komunitate jasangarriagoa lortzea posible dela sinesten duten pertsonen bila gabiltza.

Martxotik ekainera bitartean, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak formakuntza ikastaro bat egingo du parte-hartzaileen komunitateetan ingurumen kontzientziazio ekintza praktikoak garatzeko.

Horretarako, lehenik, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan lau saio teoriko dituen ikastaroa eskainiko dute programazioa hau izango duelarik:

  •           Ingurumen krisia eta itsas hondakinen arazoa.
  •           Zure kontsumoak mundua alda dezake: kontsumo ohitura berriak, plastikorik gabeko erosketak, etab.
  •           Ingurumen-psikologia: ohiturak aldatzea eragozten diguten oztopoak.
  •          Eta orain zer? Zure herrian ingurumen kontzientziaziorako jardueren proposamenak. Saretu ditzagun gure komunitate jasangarriak.

Ikastaroak, gainera, parte praktiko bat du, eta, bertan, parte-hartzaileen komunitateetan ondorengo tailerrak garatuko dira: kontsumo ohitura berriak, inguruneko hobekuntza eta herritarren inplikazioa sustatzen dutenak.

Ikastaroa doakoa da eta herritarren parte hartzea bilatzen da, ez du aldez aurretiko ezagutzarik behar, baizik eta mundua tokiko ekintzekin aldatzeko gogoa. Plazak mugatuak dira eta parte-hartzaileen inplikazio-maila baloratuko da.

3. maila plastifish deialdia eusk

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus