Geroa ereiten

COVID19 Laguntzak eta dirulaguntzak. Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Udalak

Aldundiaren plataforma, COVID19 dirulaguntzei buruzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oarsoaldea Garapen Agentzia, gainerako garapen agentziak eta Gipuzkoako lurraldeko beste hainbat erakundekin plataforma bateratua jarri du martxan, pertsona guztiek eskura izan dezaten une honetan beharrezkoa duten informazioa, tresnak, laguntzak eta eragileak. Erakunde guztien artean, modu bateratuan eta doan, laguntza eskaini nahi dugu, pertsona guztiak administrazioek hartutako neurrien jakitun izan daitezen.


banner-covid19-dipu-euskmini

Eusko Jaurlaritzaren COVID19 laguntza-plataforma

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak #covid19laguntzak bilaketa-biltegia jarri du martxan. Atariaren helburua COVID-19ren inpaktuari aurre egiteko eskuragarri dauden laguntzei buruzko informaziorako sarbidea erraztea da. Langabeziaren, diru-sarreren murrizketaren, etxebizitzaren, kontziliazioaren edo oinarrizko behar eta horniduren arloetan aktibatu diren prestazioak aurkitzeko aukera ematen du bilatzaileak. Gordailua pixkanaka eguneratuko da, eta Gobernu zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek abian jarritako laguntzak, prestazioak, atzerapenak eta salbuespenak kontsultatzeko aukera ematen du.

banner-covid-ej-euskmini

COVID19 Laguntzak Oarsoaldeko udalak

banner-covid19 udalakmini

Edozein zalantza izanez gero, idatzi gaitzazu!! covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

edo deitu! 943 494 129

Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko, Oarsoaldea bidelagun izango duzu. COVID19 neurriekin lotutako dirulaguntzen berri emango du eta hauen eskaera egiteko laguntza eskainiko die eskualdeko pertsona, enpresa eta ekintzaileei.


Konfiantza dugu pertsonengan eta haien sendotasunean, eta ziur gaude, gizarte osoarekin lankidetzan, egoera honi aurre egitea lortuko dugula.

Zentzu horretan, Oarsoaldeako kideok gure laguntza eskaini nahi dizuegu, gure gaitasun guztiekin, dirulaguntzei buruzko informazioa, orientazio aktiboa eta dirulaguntza horien eskaera egiteko laguntza eskainiz.

Era berean, zuen problematika zein den adierazi eta zuen errealitatea erakunde publikoetara helarazteko leihatila bakarra egokitu dugu:


 covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

943 494 129


Gure ustez, oso lagungarria izan daiteke.

Haren bidez, zuen mezuei erantzungo diegu eta harremanetan jarriko gara, kasu bakoitzean irtenbide egokiena ematen laguntzeko.

Orain, inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean aritu behar gara krisi honi aurre egiteko.

Gora bihotza! Denon artean lortuko dugu.


ohiko galderak copia


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus