Geroa ereiten

Oarsoaldeak jardunaldi bat antolatu du komertzializazio ereduei, internazionalizazioari eta Spri/Eusko Jaurlaritzaren Laguntza programei buruz

Jardunaldiaren helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea eta lankidetza eta kooperazio-sareak bultzatzea da. Horretarako, topaketa berri honetan, hausnartu egingo da merkatuen dibertsifikazioaren eta Internazionalizazio-prozesuen garrantziaren inguruan. Horrez gain, kasu praktikoak azaldu eta beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzeko jarraibideak emango dira. Azkenik, SPRI-ren/EUSKADI+innova-ren eta OARSOALDeko-SAREA-ren laguntzen berri emango dugu.


compite

Helburua, enpresen hazkuntza-gaitasuna sendotzea eta lehiakortasun hobea bilatzen duten proiektuen gauzatzea erraztea da. Laguntza-ekintza pertsonalizatuen eta finantzazioaren bidez, proiektu hauek enpresa talde batek lankidetzan gauzatu ditzazke edo enpresa bakar batek banan-banan. Laguntza honen onuradunak, ETEak nahiz ETE txikiak izan daitezke.


Enpresen topaketa urriaren 7an 

Oarsoaldeak gonbita luzatzen dizue 2011ko urriaren 7an, 09:00etatik 12:30etara Don Bosco G.L.H.B.I. Goi – mailako Lanbide Heziketarako Berariazko Institutoan www.oarsoaldea.eus/mapako (Kaputxinoak auzoa – Errenteria) egingo den hedapen-jardunaldira etortzera–.

Hizlaria estrategia Komertzialean eta Marketinean aditua den aholkulari bat izango da eta SPRI-ko eta Garapen Agentziako arduradunek parte hartuko dute.

Oarsoalderen esanetan, jardunaldi honen helburua enpresak mugiaraztea da, lehiakortasunaren hobekuntza-prozesuei ekiteko baita enpresen artean kooperazio-lankidetzak eta sareak sustatzeko ere.

Diagnostiko leihakorrak eta hobekuntza-planak sustatzea

Oarsoaldea Garapen Agentziak, lankidetza-prozesu honetan, mota honetako jardunaldiak egiteaz gain, bere inguruneko enpresen lehiakortasun hobekuntzaren jarraipena egingo du, sare lehiakorrak finkatzeko orduan OARSOALDeko SAREAko enpresa sarearen sustapenean jardungo du eta ekimen honetan parte-hartzen duten enpresetan lehiakortasun diagnostikoen eta hobekuntza planen egitea bultzatuko du.

Jardunaldi honetan parte-hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean enpresasustapena@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez edo 943.494.129 telefono zenbakira deituz.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus