Geroa ereiten

GABON HAUETAN BIDEO-JOKO TAILERRA DOAN FAMILIAN EGITEKO


Habian! proiektuaren ekitaldien programaren barruan, Scratch programazioaren bidez familian bideo-joko bat sortzeko tailerra antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak.

Tailer hau urtarrilaren 2an eta 3an izango da 10:00etatik 13:00etara Torrekuan, Skura Mobile enpresaren eskutik, 10 urte baino gehiagoko haurrei zuzenduta dago, eta pertsona heldu batekin batera, bideo-joko bat garatu ahal izango dute. Tailerrean parte hartzeko ezagutza berezirik ez da behar eta bertaratzen direnek, bere bideo-joko propioa programatzen ikasteaz gain, familian egin ahal izango dute.

 

 bideojokueu

Scratch bidezko bideo-joko tailerra (programazio-lengoaia librea, erabiltzeko erraza eta doakoa), Errenteriako Torrekua eraikinean emango da (Jautarkol Plaza z/g 20100 Errenteria) eta doako bi saio izango ditu, lehenengoa urtarrilaren 2an eta bigarrena hilabete berdineko 3an eta biek 3 orduko iraupena izango dute. Tailerra emango duen enpresa SKURA MOBILE da eta parte-hartzaileek ez dute bakarrik bideo-joko bat egiten ikasiko, etxean egiteko ezagutzak ere jasoko dituzte. SKURA MOBILE mugikorretarako aplikazioen garapenean jarduten du, bereziko Android eta IOS. Gailu hauek eskaintzen dituzten teknologietan, GPSn, Bluetoothean, NFCn… espezializatuta daude, baita beste gailuekin komunikatu araztean ere, egun “gauzen Internet” bezala ezagutzen dena.

SKURA MOBILE Habian! Teknologia Kreaktiboko programaren bidez Torrekua eraikinean lanean ari da egun. Habian! Teknologia Kreaktiboa egitasmo teknologikoak garatzen laguntzen dituen hazitegia da, mentorizazio eta aholkularitzaren bidez, ekintzailetasun sozial eta kolaboratiboaren ikuspuntutik. http://adn.errenteria.eus/habian/teknologia-kreaktiboa/.

Julen Mendoza Errenteriako alkatearen hitzetan “Habian! proiektuaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko”. Horretarako bi haztegi jarri dira martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer honen bidez, Torrekuan egiten denaren berri eman nahi da eta, era berean, teknologia pertsonengana gerturatu.

Izen-ematea bakarra da bi saioentzat eta  epea abenduaren 29an bukatuko da edo tailerraren 12 tokiak betetzen direnean, izen-emate ordena errespetatuz. Izena-emateko edo zalantzarik izanez gero, 943 494 129 telefonora dei daiteke edo habianteknologia@oarsoaldea.eus helbidera mezua bidali. Parte hartzaileek tailerrera bere ordenagailua (eramangarria) ekarri beharko dute. Ez balukete, habianteknologia@oarsoaldea.eus  idatziz antolatzaileekin harremanetan jarri beharko lirateke.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus