Geroa ereiten

PASAIA ITSAS FESTIBALA 2018 GALIZIAN AURKEZTU DA

 

Galiziak, ohorezko gonbidatuak, Compostelako Done Jakuen Pasaia Itsas Festibalaren lehenengo edizioaren aurkezpena antolatu du

Atzo, urtarrilaren 27an Museo do Pobo Galegoko auditorioan aurkezpenaren prentsaurrekoa eguerdiko 12etan egin da.

Galiziako eta Euskal erakundetako ordezkariek aurkezpenean parte hartu dute: Manuel García Sendón, Culturmar, Federación Galega pola Cultura Marítima e Fluvial-eko presidentea eta Pablo Carrera, federazio berekoa, Lugoko Diputazioaren kultura ordezkaria, Pilar García Porto, Arrantza Garapenerako Itsas Admnistrazio Sailaren zuzendari nagusia, Susana Rodríguez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, eta Pasaiako alkatea, Izaskun Gómez.

20180127 aurkezpena galizian

Galiziako ordezkariek azpimarratu dute, Galizia, ezagutu eta babestu beharreko ondarea dela, eta horiek horrela, beraien lurraldeko aberastasunak Pasaiako jendartean zabalduko dituztela. Aspalditik datoz Galizian eta Euskadin itsas tradizionalaren ondarea berreskuratzeko eta balioan jartzeko sortu diren mugimenduak. Izan ere, Albaola, XVI. mendeko San Joan baleontzia eraikitzen ari den elkartea, aski ezaguna da Galizian, Cultumarrek bultzatutako ontzi tradizionalen topaketetan ohizko parte-hartzaile baita.

Maite Cruzadok, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo zuzendariak, kultura eta tradizioaren papera erakargarritasun turistiko bezala azpimarratu du, Gipuzkoa erreferente handia izanik. Pasaia Itsas Festibala funtzeskoa dela nabarmendu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako “Explore San Sebastian Region” estrategian.

Izaskun Gómezek bere agerraldian itsas ondarea babestu eta balioan jartzeak duen garrantzia azpimarratu du. Itsas industrian gune historiko garrantzitsu gisa Pasaiak dituen ezaugarriak eta Itsas Festibalaren lehenengo edizioan Galizia ohorezko gonbidatu bezala hautatu izanaren arrazoiak azaldu ditu. Era berean, Festibalaren ezaugarri nagusiak azaldu ditu, bertaratutakoei gonbidapen bero bat zabalduz.

Galiziak erakusketa gune bat izango du Pasaiako Itsas Festibalean. Bertan, itsasoa eta artisautzarekin lotutako ekitaldiak antolatuko dira. Erakusketak eta erakustaldiak ere egongo dira, baita Galizia sustatzeko informazio puntua ere. Egitarauan, gastronomia gune bat ere aurreikusia dago, Galiziako itsasoko produktuekin. Hau guztia, gunean bertan musikarekin girotua, bertatik bertara.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus