Geroa ereiten

KORTO KONTARI. Energia eraginkortasunari buruzko korto lehiaketa berria Oarsoaldean.

2018-2020 ENERGIAREN SENTIKORTZE PLANAREN BARRUAN ETA 12-16 URTE BITARTEKO GAZTEEI ZUZENDUTA DAGOEN EKIMEN HAU LEHENENGO ALDIZ GAUZATUKO DA DATOZEN HILABETETAN OARSOALDEAN.

Energia sentikortasuna garatzeko helburua duen ekimen hau iaz gauzatu zen sorkuntza prozesu irekiaren emaitzetako bat da.

KORTO KONTARI korto lehiaketa Oarsoaldeako Garapen Agentziak sustatzen du eta Sergio Ekiza, Oarsoaldearen lehendakariak adierazi duenez, Foru Aldundiaren laguntzaren bidez egin da eta bigarren hezkuntzako gazteei zuzenduta dago (12-16 urte bitartekoak). Kortoak aurkezteko epea abenduaren 5 izango da eta parte hartzeko ezinbestekoa da izen-ematea hemen egitea.

Energia-aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko ideia praktikoak bilatzen ditu Korto Kontarik. Egunerokotasunean energiaren zentzuzko erabilera eta eraginkorra nola egin, gizartea jasangarria izan dadin. Horixe da Korto Kontari korto lehiaketaren gaia. Sentsibilizazioa eta kultura energetikoa garatu eta gizartean txertatzeko intentzioarekin. Energiari dagokionez, mota guztiei buruz ari gara, ez bakarrik elektrizitatea. Ura, isolamendu eta berogailu sistemak, argia, etxetresna elektrikoak, hozte sistemak eta garraioa ere kontutan hartzen ditugu.

Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango. Aurkeztutako lanek gutxi gora-behera minutu bat eta 3 minutu arteko iraupena izan beharko dute eta teknika desberdinak erabiliz sortu daitezke lanak, hala nola;  bideoa, movie maker… Formatu gustukoena, ikastetxean errotuena, ohikoena, nahiz esperimentala.

KORTO KONTARIko oinarriak hemen dituzue eskuragarri, eta lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Epaimahai profesional batek hautatuko ditu bi korto irabazleak, bi sari emango direlarik.

300 eta 200 euroko balioa duten sariak banatuko ditu energian, ikus-entzunezkoetan eta antzerkian aditua den epaimahai batek. Oinarrietan zehaztuta daude epaimahaiak kontutan izango dituen irizpideak eta kortoa bidaltzeko behar den informazio guztia. Onartuak diren korto guztiak KORTO KONTARIko Youtube kanalean ikusgarri egongo dira abenduaren 10etik aurrera. Kortoak aurkezteko epea abenduaren 5a da eta sarituak zeintzuk diren abenduaren 15ean jakinaraziko dira. 

Animatu eta parte hartu lehiaketan!

HARREMANETARAKO

kortokontari@gmail.com

Oarsoaldea Garapen Agentziaren komunikazio saila:

943.49.41.29


korto kontari berde


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus