Kolekzionismo produktuak, zaharkinak, bitxiak, liburuak, diskak, CD-ak, jostailuak, arropa…

 

Lezo da la bienvenida al universo “de segunda mano”

 

 

 

¿Quién no tiene por casa, libros, ropa, enseres, electrodomésticos, objetos de coleccionismo o productos que no son nuevos, pero que aún tienen mucha vida por delante?. Pero ¿y qué hacemos con estos objetos, que seguramente podrían valer en mas de un hogar, y aunque nos da pena tirarlos, nos están ocupando un espacio?

 

Testuinguru honetan sortu dira bigarren eskuko merkatuak, hala azaltzen digu Asier Mujika Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak. Hauen bidez bigarren eskuko produktuen salerosketa, trukea eta oparia sustatu nahi da, jendeak lehen eskuko erosketak hobeki kalkula ditzan. Era berean bigarren eskuko merkatuen zaleen komunikazioa sustatzen da, non geure haurtzaroko jostailu eta bestelako objektuen nostalgia, hauek aurkitzearen poztasunarekin nahasten den.

Merkatu hauek gaurdaino Hondarribian, hileko lehen eta bigarren igandean, Orion hileko hirugarren larunbatean, eta azken larunbatean Hernanin antolatzen dira.

lezo-euskera

Eta Oarsoaldean …non, noiz, zein ordutan eta nork?

Errenterian dagoneko egiten dira, hileko hirugarren igandetan, eguraldi onarekin Zumardian, eta, bestela, Niessen merkatalgunearen barruko plazan. Lezon, Oarsoaldea garapen agentziak Lezoko Udalaren eta merkatuetako partikularren ekimenaren artean eginiko bitartekaritzari esker, lehen merkatua hurrengo larunbatean, ekainak 2, gauzatuko da, goizeko 10etatik 14ak arte Saldise plazan. Hilabetero egingo dira, hileko lehen larunbatean, Lezoko herrigunearen biziberritze prozesua bultzatuz.

Mujikaren esanetan, azoka honek gutxi gora-behera 20 partaide finko izango ditu, baina bere produktuak saldu edo trukatu nahi dituen pertsona orok nahiz ikastola, eskola eta elkarteek, euren bidai eta jarduerentzat dirua biltzeko, parte har dezakete.  Izen emateko udaletxearen web orrian edota 943 52 46 50 telefonoan egin beharko da, baldintza bakarra merkatuan jarriko diren produktuak bigarren eskukoak izatea delarik.

Era berean, merkatuen bidez, produktuen berrerabilpenari buruzko eta hauen xahutze antzuari buruzko informazio eta hedapen jarduerak gauzatuko dira.

Azken batean, merkatu hauen xedea pertsonen buruan birziklapenaren argitxoa pizteaz gain, jada erabiltzen ez ditugun baina oraindik egoera onean dauden produktuen eskualdaketaz ordainsaria lor daitekela kontzientzia hartzea da.

Informazio gehiagorako Oarsoaldea garapen agentziaren Hiri Berriztapen sailarekin harremanetan jarri, www.oarsoaldea.eus, edota Lezoko Udalaren web orrira edota www.loquebuscabas.es atarira jo.


Oarsoaldea