Arrandegiko manipulatzaile ikastaroa

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak langabeen lanbide-prestakuntza hobetzeko proiektu berri bat jarri du abian.

DOAKO IKASTAROA, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatua, BERPIZTU programaren "Oarsoaldeko Laneratzeko Poloa" proiektuaren bidez. Konpetentzia eta kualifikazio profesionalak eskuratzea eta hobetzea du helburu, parte-hartzaileei laneratzen laguntzeko.

Programa honen bidez, Arrandegiko manipulatzailearen prestakuntza espezifikoa (193 ordu) eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen dira, ondoren lan-merkatuan sartzea errazteko.


BALDINTZAK:

Parte-hartzaileek, ahal dela, langabezian egon beharko dute, eta ekintzaren xede diren kolektiboetako batekoak izan beharko dute:

45 urtetik gorako pertsonak, iraupen luzeko langabeak, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) titularrak edo onuradunak, edo kualifikaziorik ez duten edo kualifikazio txikia duten pertsonak.


DATA ETA ORDUTEGIAK:

Datak: 2022/05/02- 2022/06/30
Ordutegia: 09:00 – 13:30


Prestakuntza Oiartzunen izango da.


Parte hartu nahi dutenek Oarsoaldearekin harremanetan jar daitezke 943.510.200 telefonora deituz edo olibet@oarsoaldea.eus helbidera e-maila bidaliz.


 


Oarsoaldea