Kontsumitzaileak saihestu behar ditugun akatsak

Aholku hauek behar dituzu? Agian ez, baina kontsumoari dagokionez, eta gure bulegoan egunero ikusten dugunaren arabera, badakigu badirela ondo egiten ez ditugun gauza batzuk, gehienetan ezjakintasunagatik edo arduragabekeria soilagatik.

Egin ohi ditugun akats horietako batzuk kontatzen dizkizugu, sahiestu ahal izateko.

  • Gauzak erosi dendatan itzuli daitezken galdetu gabe. Uste dugu erosten duguna itzultzeko eskubidea daukagula baina ez da horrela. “Gustura geratzen ez bazara, dirua itzuliko dizugu” esaldi famatua politika komertziala da eta politika hau ez dute ezarrita denda guztiak.
  • Tiketa ez eskatzea edota ez gordetzea. Zertarako ba? Bada erreklamatu ahal izateko.
  • Interneten bidez erostea enpresaren datuak eta baldintzak konprobatu gabe. Ez da gauza bera enpresa Europan egotea ala Txinan. Edo ez jakitea non dagoen ere. Eta badaude beste gauza batzuk jakin beharrekoak: erositakoa itzultzeko epea (14 egun gutxienez), bidalketa edota itzulketa gastuak kobratzen dituzten…
  • Interneten erostea gunea partikularren arteko bitartekaritzarako plataforma bat ote den begiratu gabe. Arazoak sortzen badira, partikularren arteko salerosketa izanik, ezin izango duzu Kontsumora jo eta epaitegira joan beharko duzu.
  • Kontratu bat egin eta kopia bat ez eskatzea. Zer kontratatu duzun jakiteko besterik ez bada eta, arazoak izanez gero, erreklamatu ahal izateko.
  • Telefonoaren faktura ez eskatzea eta ez gordetzea. Garrantzirik izango ez balu bezala eta bankuan egin duten kargua konprobatzearekin nahikoa izango balitz bezala.
    Ba sekulako garrantzia du, fakturan kontratatutako zerbitzuak, tarifak eta baldintzak azaltzen direlako. Eta tarifen aldaketak edo bestelako abisoak bertan jasotzen direlako. Eta, bai, beharko dituzu erreklamatu nahi izanez gero.
  • Izanda ere, faktura ez errebisatzea. Kobratutako kopurua konprobatu duzu eta listo… agian zuk kontratatu ez duzun linea bat kobratzen ari dira eta ez zara ohartu ere egin…
  • Instalatzen dituzun aplikazioen baldintzak onartzea, irakurri gabe. Eta, horrela, aplikazio horiei zure kontaktuetan, bat-bateko mezularitzan, agendan, irudietan, artxiboetan, argazki-kameran, ordaintzeko gaitutako moduetan... sartzen uztea.
  • Gremio bat kontratatzea aurrekontua eskatu gabe. Egin beharreko lanak eta prezioa, beste gauza batzuen artean, ondo lotuta egon beharko ez balute bezala. Eta gero, BEZa ez ordaintzeko, faktura ere ez duzu eskatzen. Arazoren bat sortzen bada, nola erreklamatuko duzu?
  • Autoa tailerrean edo irabiagailua zerbitzu teknikoan uztea aurrekontua eskatu gabe. Eta gero faktura ez eskatzea. Ez da beharrezkoa zergatik den garrantzitsua azaltzea, ezta?

 

Hala ere, badakigu ez dela erraza hau guztia kontutan hartzea eta ondo lotuta izatea, horregatik, zalantzaren bat baduzu edota laguntzarik behar baduzu, Oarsoaldeako Kontsumo Bulegora jo dezakezu:

 

kontsumo@oarsoaldea.eus
943 510 111

Arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera 9etatik 14ak arte.


Oarsoaldea