Oarsoaldeko Euskara Batzordea fruta eta barazki denden hizkuntza paisaian eragiten ari da

Ofrecer el servicio en euskera es sinónimo de calidad y el trato personalizado es el reto de los pequeños comercios

 

“Cuando entramos en un establecimiento lo primero que se ve es el idioma en el que está escrita la información sobre sus productos. Por lo tanto, es muy importante fomentar que el paisaje lingüístico (rótulos, escritos públicos, notas, artículos del establecimiento, etc.) sea en euskera, ya que, sin duda, esto facilitará el uso del euskera por parte de los clientes”.

Modu honetan, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoaldeko merkataritzan euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko ekimenak aurkeztu ditu Oiartzunen, Mendiburu kalean kokaturik dagoen Marisol janari dendaren aurrean.

Agerraldian lau udalerritako ordezkari politikoak eta merkatari elkarte desberdinetako ordezkariak izan dira: Irati Etxebeste -Oiartzungo Zinegotzia-, Migel Mari Torrea -Pasaiako Zinegotzia-, Irune Balentziaga -Errenteriako Zinegotzia-, Mikel Arruti -Lezoko Zinegotzia-, Imanol Iparragirre -Errenkoalderen ordezkaria- eta Oskar Zapirain -Iturriren ordezkaria-.

barazkiak 2

 

Oarsoaldeko lau udalek, Euskara Batzordearen bitartez, 17 urte daramatzate Merkataritzan eta Ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean.

Azkeneko urte hauetan zehar, ekintza desberdinen bitartez, besteak beste, doako aholkularitza zerbitzua, establezimenduetan euskararen presentzia handitzen ari dira.

Orain lau urtetik hona, urtero Oarsoaldeko Euskara Batzordeak merkataritza sektore edo gremio bat hautatu ohi du eta harekin ahalegin berezia egiten dute. 2014an fruta eta barazki dendekin ari dira lanean eta 6 ekimen prestatu dituzte sektoreari begira.

Batetik, barazki eta fruta salduenen panelak euskaraz banatuko dizkiete fruta eta barazki dendei, establezimenduko horman jartzeko. Panel hauek produktuaren irudia eta euskarazko izena daramate bezeroek ikas ditzaten eta euskarazko izenak ezagutzera emateko helburuarekin. Panelez gain, fruta eta barazki dendetako produktuen hiztegitxoa eta salneurria jartzeko euskarazko txarteltxoak ere banatuko zaizkie jabeei. Aipatutako euskarriak eskuratu nahi dituzten dendek beraien herriko euskara zerbitzura jo beharko dute.

 

                            barazkiak 1

 

Bestetik, udazkenean, sasoian sasoiko barazki eta frutekin egindako errezeten lehiaketa egingo dute. Herri bakoitzeko hiru errezetarik onenek saria izango dute eta saridunek 50€ko erosketa txartela eskuratuko dute, errezeta entregatu zuten establezimenduan erabiltzeko.

Azkenik abenduan, 2015eko egutegia argitaratuko dute sarituta gertatu diren errezetekin eta hauen irudiekin, parte hartu duten establezimenduetan bezeroen eskura jartzeko.

Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, oraingoz eskualdeko 51 establezimenduk agertu dute ekimenean parte hartzeko asmoa.

Oskar Zapirainek, Iturri merkataritza elkarteko ordezkariak agerraldian argi azpimarratu zuen hizkuntza paisaiaren garrantzia, izan ere, “gure bezeroei zerbitzua euskaraz ematea kalitatearen ezaugarri da, bezeroak mimatu egin behar ditugu, gustuko izan behar dute gure establezimendua, eta horretarako, tratu pertsonalizatua ematea da komertzio txikiaren erronka”. Imanol Iparragirre, Errenkoalde merkataritza elkarteko ordezkaria bat dator Oskarrekin; “establezimenduentzat aukera paregabea da beraien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta parte-hartzera animatu nahi ditugu”.

 

barazkiak 3

Honen guztiaren berri badute fruta eta barazki dendetako jabeek, euskara zerbitzuak haiekin elkarlanean ari baitira. Hala ere, egitasmoaren berri oraindik ez duen establezimenduren bat balego, eta interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du.


Oarsoaldea