San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntzari hasiera eman dion gila jartze ekitaldia izan da Albaola Itsas Kultur Faktorian

La Nao San Juan se construyó en Pasaia en 1563, y dos años después se hundió en las costas de Canadá. 400 años después arqueólogos de Parcs Canada encuentran el pecio en Red Bay (Labrador), y después de un laborioso estudio que duró 30 años es el barco mejor conocido del siglo XVI.

En La Factoría Marítima Vasca ubicada en Pasaia se llevará a cabo el proyecto de construcción de la réplica exacta de este barco, gracias al trabajo previo de Parcs Canada.

 

Donostia/San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiriburuak, bere garrantzia eta potentzialtasunagatik aukeratu duen ontzia eta proiektua da hau, enbaxada mugikorra izango delarik; ezagutza, europako herri ezberdinen arteko elkarlana eta  kanadarekin laguntasuna sustatuko dituena.

Baleontzi honen eraikuntza, kultur hiriburutzak dinamizatu nahi dituen harreman publiko- pribatuen eredu berrien adibide ere bada, eta horretan emaitza arrakastatsuak lortzeko gakoa erakunde publiko eta kultur elkarteen arteko elkarlana da.

DSS2016 Fundazioaren eta Albaola Fundazioaren eta Parcs Canadaren arteko elkarlanean oinarritutako proiektu zientifiko eta kulturala da.

Ekainak 25ean baleontziaren erreplikaren gila jartze ekitaldia egin zen, proiektuaren eraikuntzari hasiera sinbolikoa emanez.

nao san juan 1

Ekitaldian parte hartu duten erakundeetako  ordezkariak honakoak izan dira:

-Pasaiako Udalaleko alkatea: Amaia Agirregabiria Alberdi

-Donostiako Udaleko alkate eta DSS2016 Fundazioaren lehendakaria: Juan Karlos Izagirre

-Albaola Fundazioko presidentea: Xabier Agote

-Kanadako enbaxadorea: Jon Allen

-Parks Canadako Operazioen Lehendakari Ordea: Carol Sheedy

-Shelma Huxley ikertzailearen semea: Michael Barckham

-UNESCO-ko Nazioareteko Urazpiko Arkeologia Saileko lehendakari ohia, eta Parcs Canadako Urazpìko Arkeologia Saileko Zuzendaria: Rober Grenier

-Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea: Josean Muñoz

-Gipuzkoako Diputatu Nagusia: Martin Garitano

Denek azpimarratu dute proiektuaren garrantzia, historia eta itsas ondarearen alorrean, iraganean oinarritutako eta etorkizunari begira egindako proiektu berezi bezala.

Hitzarmen bat sinatu da, Parcs Canada , DSS2016 Fundazioaren eta Albaola Fundazioaren artean, San Juan baleontziaren ikerkuntzan zehar Parcs Canadak lortutako informazioa DSS2016 Fundazioari utziz, Albaola Itsas Kultur Faktorian eraiki ahal izateko.

Honen ondoren San Juan baleontzia eraikiko den estalpean dantzari eta musikariek gila jartze sinboliko bat interpretatu dute.

nao san juan 2

Erakundeetatik ordezkari ugari bertaratu dira, Donostiko udaleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Basquetourreko ordezkariak, Gipuzkoako Foru aldundikoko ordezkariak, Parcs Canadako ordezkariak, Pasaiako portu agintaritzatik, Pasaiako Itsas Kaopintaintzatik, Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariak eta Gipuzkoako eta Nafarroako Alkateak ere izan dira.  

Kultur mundutik hainbat pertsona ezagun gerturatu dira esaterako, Ander Izagirre idazlea, Aitor Mendiluze bertsolaria, Josu Iztueta abenturazalea, Vixente Zaragüeta Aquariumeko presidentea, Paul Bilbao Kontseiluko presidentea, bertsozale elkarteko ordezkariak, Euskal Bateleroen ordezkariak, Errealeko Iñigo Martinez eta Jon Ansotegi, eta Gipuzkoa eta Bizkaiako hainbat museotako ordezkariak eta abar.

Saioan zehar Kukai, Oreka TX taldeak, Michel Ducau musikaria, Andoni Egaña,  Maialen Lujanbio, Piarres Larzabal Eskoleko haurrek parte hartu dute.

Ontziaren horninatzaileak izango diren hainbat ordezkari ere izan dira, Quintanar de la Sierrako breagileak, Sakanako Mankomunitateko ordezkariak, Zaraitzuko bailarako ordezkaritza, Gipuzkoako Sagardogileen Elkateko ordezkariak, Artiola artisau elkartea…

Atzerritik itsas kultura ordezkaritza zabala izan da, Parcs Canadatik, L´Hermione ontziola-museotik, Thedo-tik, European Maritime Heritage, Bretaina eta Eskoziako itsas museoaetatik, etorri dira ordezkariak.


Oarsoaldea