ARRAKASTAZ EGIN DA IKASLEEN ARTEKO MUGAZ GAINDIKO INGURUMENARI BURUZKO BILTZARRA

El Día del Medio Ambiente de la Eurociudad Vasca que se celebró el año pasado en Errenteria, este año ha tenido lugar en el recinto ferial Ficoba de Irun. 400 escolares de secundaria se han reunido en el congreso REDVERT de la Eurociudad Vasca. Diferentes escuelas de nuestra comarca han participado en este encuentro.

Redvert proiektua:

Mugaz gaindiko Agentziak 2011n abian jarri zuen REDVERT Euskal Eurohiriaren sare berde eta urdinaren proiektuaren barruan, ikastetxeen arteko truke programa hau jarri da abian. Proiektuaren helburuak dira Eurohirian dauden korridore ekologikoen kartografia egitea, eta estrategia eta jarduketa plan bat prestatzea, korridore ekologikoak zaintzeko eta balioesteko. Proiektu honek Europako mugaz gaindiko lankidetza agentzia (POCTEFA) eta Akitania-Euskadi Euroeskualdea ditu babesle.

 

Jardunaldiaren nondik norakoak:

Iker Ruiz de Egino Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko zuzendarikideak eta Maribel Lorenzo Bidasoa-Txingudiko Kontsortzioko ordezkariak ongi-etorria eman diete ikasleei, eta jardunaldiaz gozatzera eta Euskal Eurohiriaren berri ematera gonbidatu dituzte.

2015-06-09_10.54

Euskal Eurohiriko igarobide ekologikoei buruzko lanen aurkezpena: ikasturtean zehar 12 eta 16 urte bitarteko 400 ikasleek elkarlanean jardun dute, txangoetan parte hartuz, aterpetxeetan egonaldiak eginez, eta power-pointak, bideoak eta argazkiak erabiliz gaurko aurkezpena prestatzen.   9 ikastetxe bikote antolatu dira:

  •  Usandizaga (Donostia) – Chantaco (Donibane Lohizune)
  • Koldo Mitxelena (Errenteria) – St. Joseph 1 (Baiona)
  • La Anunciata (Donostia) – Sainte Marie 1 (Donibane Lohizune)
  • Hernani 1 + Urola (Hernani + Azpeitia) – Sainte Marie 2 (Donibane Lohizune)
  • Haurtzaro 2 (Oiartzun) – Etxepare 2 (Baiona)
  • Haurtzaro 1 (Oiartzun) – Etxepare 1 (Baiona)
  • Koldo Mitxelena (Errenteria) – Camus (Baiona)
  • Hernani 2 (Hernani) – Sainte Anne (Angelu)
  • Txingudi (Irun) – St. Joseph 2 (Baiona)

Usandizaga eta Chantaco ikastetxeetako ikasleek biltzar honetan planteatutako proposamenak uztailaren 9an Ficoban egingo den profesionalen biltzarrean aurkeztuko dituzte (Donostia eta Baiona lotzeko funikularra, errepideen eta trenbideen eragina murrizteko neurri zuzentzaileak, eta abar.)

Arratsaldean, goizeko urduritasuna alde batera utzita, hainbat jarduera ludiko egin dituzte tailerretan antolatuta:

  • Bidasoako interpretazio zentrora bisita.
  • Joko tradizionalak.
  • Horma-irudia, ondorioak jasotzeko.
  • Flashmoba, Ficobako sarreran. Horrela, modu animatuan amaitu da mugaz gaindiko jardunaldi arrakastatsu hau.

2015-06-09_15.47


Oarsoaldea